2025. urtean Bergarako Udalak Bergarako Txoko Feminista diseinatzeko hausnarketa-prozesu bat jarri du abian, Martxanterak eta Oñeztua talde feministekin lankidetzan, baita Ahalduntze Eskolako emakumeen parte-hartzearekin ere. Arrizuriaga jauregiko bigarren solairuan kokatuko da Txokoa, eta 2026an irekiko ditu ateak.
Orain arte 50 emakume inguru bildu gara lau hausnarketa-saiotan Txokoaren jarduera eta funtzionamendua definitzeko (aktak hemen). Prozesu honekin jarraitzeko, iraila eta urria bitartean, Gipuzkoako beste etxe feminista batzuetara bisitak egin nahi ditugu, euren esperientziatik ikasteko, eta bisita hauetatik abiatuta, gure proiektua definitzen amaitu nahi dugu.
Prozesua hasita dago, baina ahalik eta emakume gehienek parte hartzea nahi genuke; beraz, interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Udaleko Berdintasun Sailarekin eta eguneratuko zaitugu, gurekin bat egin dezazun.