Gure planetako ia leku guztietan bizia dago: eremu beroenetan eta hotzenetan, mendi altuenetan eta itsaso sakonean. Bizia dago bai 8.848 m-ko altueran bai 10.000 m-ko sakoneran, ozeanoen hondoan.
Izaki bizidunak bizi diren planetaren eremuari biosfera esaten zaio. Beste era batean esanda, biosfera Lurreko ekosistemen multzoa da.
Organismo ugari bizi dira.
Gainazaleko 50-100 metrotaraino soilik iristen da eguzki-argia.
Uretan atmosferan baino oxigeno gutxiago dago. Zailagoa da izaki bizidunentzat elikagaiak aurkitzea.
Urak duen gatz-kantitate handira moldatu behar dira organismoak.
ADIBIDEAK:
ITSASBAZTERRAK
SAKONERA HANDIKO URAK
Kontinente barruko ur-eremuetan bizi dira organismoak.
Uraren garbitasunaren arabera, argi gehiago edo gutxiago jasoko dute.
Urak oxigeno gutxiago izango du geldirik dagoen lekuetan (lakuak, aintzirak...) eta gehiago mugimenduan dagoenean (ibaiak, errekak...)
ADIBIDEAK:
AINTZIRAK
IBAIAK
ERREKAK
Habitat hauetako organismoak lurrazalean bizi dira.
Argi eta oxigeno kantitate handia dago.
Uraren eskuragarritasun eta tenperatura aldaketak dira habitat hauetan bizi diren izaki bizidunengan eragin handiena duten faktoreak.
ADIBIDEAK:
BASAMORTUA
BASOAK