INGURUNE FISIKOAK: ekosistemetako izaki bizigabe guztiek eta izaki bizidunengan eragiten duten faktoreak dira.
IZAKI BIZIDUNAK
Izaki bizidunak ekosistema batean bizi diren organismo bizidunak dira. Organismo horiek espezietan, populazioetan eta komunitatetan multzokatzen dira.
ESPEZIEA: ezaugarri berak izanik, elkarren artean ugal daitezkeen izaki bizidunen multzoa da.
POPULAZIOA: ekosistema batean bizi diren espezie bereko banakoen multzoa da.
KOMUNITATEA: ekosistema bateko populazio multzo desberdinek osatzen dute.
HARRAPARITZA (cazar):
Adibidez: Lehoia eta zebra.
LEHIA (borroka):
Adibidez: landare batzuk lehian ibiltzen dira argia lortzeko.
Adibidez: Txori batzuk ere lehian ibiltzen dira habiak egiteko.
LANKIDETZA (elkarrekin lan egitea):
Adibidez: landareak eta intsektuak
Landare batzuek nektarra dute. Nektar hori intsektu batzuei gustatzen zaie.
Intsektuek nektarra hartzen dute loreetatik.
Landareek, polinizatu egiten dira intsektuei esker.
ELIKADURA KATEA
Ekosistema batean, izaki bizidun batzuk besteak jaten dituzte. Haien arteko harreman lineal horri kate trofikoa deritzo.
SARE TROFIKOA, KATE TROFIKOEN MULTZOA DA.
INGURUNE FISIKOA
Ura
Eguzkia
Tenperatura
Klima
Lurzorua
...
Ekosistema bateko ingurune fisikoan hainbat habitat aurkitu daitezke.
Hiru ingurune fisiko mota bereiz ditzakegu: airetarra, lehortarra eta urtarra.