U , I eta R


Oinarrizko magnitudeak: U, I eta R.

Iazko ikasturtetik gogoratuko duzun bezala, hiru dira zirkuitu elektriko batean neurtzen diren oinarrizko magnitudeak:

TENTSIOA(U): elektroiak (e-) mugiarazten dituen indarra. Ezin da puntu bakar batean neurtu, beti bi punturen arteko diferentzia neurtzen da.

INTENTSITATEA (I): zirkuituaren puntu batean segundoko pasatzen den e- kopurua.

ERRESISTENTZIA (R): e- pasatzeari egiten zaion traba.


Hiru magnitude hauen artean dagoen erlazioari OHM-en legea deitzen zaio, eta honela idazten da: U = I x R