ELKARTASUN ESKOLEN SAREA: ITURRAMA SOLIDARIOA PROGRAMA
Elkartasun eskolen sarea, orain hamarkada bat baino gehiago, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eta Gizarte Politiketako Departamentuak, Nafarroako GKEen Koodinakundearekin batera martxan jarritako egitasmoa izan zen. Egitasmo honen funtsezko erronka ikastetxeetan garapenerako hezkuntzaren lanketa ziurtatzea da eta horretarako, ikastetxeak, Nafarroako GKE ezberdinekin harremanetan jartzen ditu baliabide ezberdinak eskura utzirik. Programa honen helburua da unibertsitate aurreko hezkuntza formalean GARAPEN HEZKUNTZAren kalitatean eragina izatea. Hau lortze aldera, Nafarroako ikastetxeei prestakuntzako, koordinazioko eta aholkularitzako proposamena eskaintzen zaie. Elkartasuneko Eskolen proiektuak bilatzen du pixkanaka GH curriculumean eta ikastetxeko hezkuntza proiektuan sartzea eta, orobat, elkarren artean eta ingurunearekin eragina izanen duten elkartasuneko eskolen sare bat sortzea.
Iturrama BHI institutua zentro aitzindaria izan zen Elkartasun Eskoletan eta hasieratik egun arte, urtero programa honetan sartuta ibili da. Orduztik, Iturrama Solidarioa programa zabala martxan dugu. Honek adierazten du, urte asko direla jada gure institutuak hiritartasun globalerako eta garapen hezkuntzaren lanketarako konpromisoa hartua duela, ikasturte guztietan elkartasun eskolek proposatzen dituen helburuekin bat eginez, ekimenak, proiektuak, jarduerak... lantzen direlarik ikas maila eta ikasgai ezberdinetan. Alabaina esan daiteke, 2014.urteaz geroztik Elkartasun Eskolekin bat egiten dituen ekintza horiek guztiak gorputz sendoagoa hartuz joan direla. Izan ere, urte horretatik aurrera hasi zen DBH 3.mailako disziplina arteko proiektu berritzaile eta elkartasunezkoa garatzen, Iturrama Sahararekin izena hartu zuena hasieran eta egun, Iturrama Migratzaileekin izena duena. Honen bitartez ziurtatu egiten dugu, ikasleek migrazioekin loturiko errealitateak eta egoerak ikuspegi global eta diziplinartekoa jasotzen dutela, gai hauen inguruan ongi informatuta egoteko eta haien iritzi kritiko propioa edukitzeko helburuz.
ITURRAMA SAHARAREKIN: DBH 3. MAILAKO PROIEKTUAREN LEHEN HAZIA
ITURRAMA MIGRATZAILE ETA ERREFUXIATUEKIN: DBH 3.MAILAKO EGUNGO PROIEKTUA
2017.urteaz geroztik Iturrama Sahararekin proiektua hedatu eta migratzaile zein errefuxiatu ezberdinen errealitateak lantzera pasa zen proiektua bilakatu zen, jakina, sahararrak aintzat hartzen jarraituz Gaur egun, urtetik urtera hobetzen, sendotzen, handitzen, aldatzen... doan proiektua da, egunerokotasunarekin bat egitea helburu duelarik.