Bertan hainbat jarduera egiten dira hezkuntza komunitate osoari (gainerako ikasleak, irakasleak, senideak, etab.) Iturrama BHI Solidarioa Proiektuarekin lotuta dagoen guztia erakusteko. Aste Kulturalean zehar ikastetxea migratzaileen eta Saharako giroan murgilduko da, toki ezberdinetako musika jarriko da, bertan egondako jendearekin eta bertakoekin jolasak eta hitzaldiak izanen dira, Kros solidarioa eginen da etab.