GORPUTZ HEZKUNTZA

MUGITU ZAITEZ

Gaur-egun COVID-19 birusaren eraginez, egunerokotasunean aurrera eramaten genituen ekintzak ezin izango ditugu aurrera eraman.

Hala ere, Erreniega Ikastetxe Publikoko Gorputz Hezkuntzako irakasleok, jarduera fisikoak duen garrantzia goraipatu nahi dugu.

Gure iritziz, nahiz eta koarentena egoeran egon arren, gorputza mugitzea eta aktibo mantentzeak berebiziko garrantzia du:

  • Odolaren presioa eta zirkulazioa hobetzeko

  • Sedentarismoa eta obesitatea ekiditearren

  • Loaren kalitatea errazteko

  • Gaitasun kognitiboak indartzeko

  • Hobekuntza anatomiko, fisiologikoak zein psikologikoak gauzatzeko

  • Eta abar luze bat

Gainera, ezin dugu atzendu haurrek eta gaztetxoek energia nolabait xahutu behar dutela.

Beraz proposamen honetan, guri bururatu zaizkigun jolasak, kirol egokituak, app eta link interesgarriak atxikiko dizkizuegu. Egunak pasa ahala, gauza interesgarriak bururatzen edo harrapatzen baditugu, gehitzen joanen gara.

Bukatzeko, ideia ezberdinak izanez gero, mesedez gurekin elkarbanatzea eskertuko genizueke:

ioscozgago@educacion.navarra.es

ilinzoaram@educacion.navarra.es


Goraintziak

Erreniega Gorputz Hezkuntza Saila