Iraileko azken astean Euskararen Astea ospatu genuen eskolan. Asteari bukaera polit bat emateko, ostiralean herrira jeitsi ginen eta primeran pasa genuen, herri-kiroletan, entzierroan, erraldoiekin, abesten...Â
Seigarren mailakoek bertso bikaina eskaini ziguten eta nola ez, Hazitxoren bisita izan genuen. Oso pozik jarri zen euskaraz ari ginela ikusita! Gora Euskara! eta Gora Mendialdea II eskolako ikasleak!