METODOLOGIA

METODOLOGIA

Metodologia desberdina aplikatu behar da, batez ere klasearen egitura eta antolamenduari dagokionez.

Ikasleen erabilerarako oinarrizko kontzeptuak, kasu batzuetan, lehenago ingelesez lantzen dira.

Gorputz Heziketako ikasgaian, saioan erabiliko den oinarrizko hiztegiarekin hasten da. Geroago, lan praktikoa ingelesez egiten da eta amaieran taldea elkartzen da bateratze lana “feedback” egiteko.

Musika saioetan sarrera moduan ikasleek ingelesez agurtu ondoren, kanta batekin “listening comprehension” landu eta hiztegia jorratzen da.

Musika praktikatzerakoan ingelesaz dauden kantak jo eta abesten dira. Amaiera aldera “Classroom digital plataforma” eta chromebook-en bitartez, hiztegi teknikoa sakontzen da gamifikazioaren bitartez.