AZALPENA

ZER DA CLIL?

CLIL edo “Eduki Kurrikular eta Atzerriko Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua”  edozein ikasgaiaren irakaskuntza, atzerritar hizkuntza baten bidez irakastea da.

TOKI ONA BHI-ren kasuan,   Gorputz Heziketa eta Biologia eta Geologia dira ikasgai horiek, non, dagozkien helburu, eduki eta ebaluazioa mantentzen dira, Curriculumean aldaketarik suposatu gabe (ikusi musika eta Gorputz Heziketako programazio didaktikoak). Ikasgai hauek edozein hizkuntz maila duen ikasleriari ingelesez lantzeko aukera ematen diote. Zailtasun curricularrari dagokionez, zama akademiko gutxiago dute, eta gainera ikasgai ludiko, komunikatibo eta praktikoak dira.  

CLIL ingelesaren ikasketa indartzeko hezkuntz estrategia berritzailea da.

Estrategia honen oinarria, ikasleria ingelesarekiko kontaktu handitzea da, ikasteko motibazioa bultzatuz.  

Ingelesarekiko harreman hau modu naturalean bermatzen da; bapateko ahozko komunikazioa (Listening//Speaking) indartuz .