Parte-hartzaileak: DBHko 4. mailako ikasleak (3 edo 4 kidez osatutako taldeak). Ikastetxe bakoitzeko ez dago parte-hartzaile mugarik.
FASEAK
Izen-ematea azaroaren 15era arte.
Aurretiko lineako prestakuntza: azaroaren 20an, 13:00etan, zuzenean IES Marqués de Villena BHI ikastetxetik (aurreko edizioko finalistak).
Sailkapen-fase autonomikoa: urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra (ikastetxean bertan, 3 saioko iraupenarekin).
Prestakuntza aurreratuko fasea martxoan: emaitzarik onenak lortzen dituzten Nafarroako 3 taldeentzat; NavCCko espezialistek emana.
Lehiaketako azken fasea apirilean: Guardia Zibilaren Ofizialen Akademian eta Unibertsitate Zentroan, Aranjuezen.
Parte hartzen duten ikasleen ikaskuntza ahalik eta gehien aprobetxatzeko, NavCCk aurretiko prestakuntza eta prestakuntza aurreratua eskaintzen ditu, erabat doan. Esperientzia azaroaren 20an (ostirala) hasiko da, 13:00etan, Marqués de Villena BHI ikastetxetik (aurreko edizioaren finalista) zuzenean Internet bidez emango den saio batekin; bertan, adituek CTF dinamikak azalduko dituzte.
Sailkapen-fasearen ondoren, martxoan zehar, emaitzarik onenak lortzen dituzten 3 taldeek aurrez aurreko berariazko prestakuntza jaso ahalko dute (3 goiz, saio bakoitzeko 4 ordu). Zibersegurtasuneko teknikariek emango dute prestakuntza hori IRIS Poloan eta NUPen, estatuko azken fase nagusira prest iristeko (ikastetxe parte-hartzaileek aurrez aurreko jardunaldietako garraio-gastuak soilik beren gain hartu beharko dituzte).
Ciberligak teoriatik praktikara eramaten du zibersegurtasuna. Txapelketa honetan, ikasleek euren eguneroko ingurunean aurki ditzaketen gorabehera digital ohikoenak simulatzen dituzten ariketak ebazten dituzte.
Erabat finkatutako proiektua da, eta edizio berri honetan 13 autonomia-erkidegotara (Nafarroa barne) eta Melillara zabaltzen da, aurreko edizioetako 400 ikastetxe baino gehiagoko 17.000 parte-hartzaileen kopurua gaindituz.
📽️ Bideo honetan (gaztelaniaz), aurreko edizioan izandako ikasleek beren esperientzia kontatzen digute eta parte hartzera animatzen gaituzte.
Guardia Zibilak hezkuntza-agintariekin lankidetzan bultzatutako zibersegurtasunari buruzko lehiaketa eta hezkuntza-proiektua da. Pre-Amateur modalitatea DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta dago berariaz, eta prebentzioa, kontzientziazioa eta teknologien erabilera segurua sustatzea du helburu erronka praktikoen bidez.
Lehiaketa 3 edo 4 ikasleko taldeetan egiten da. Ez dago talde-mugarik ikastetxe bakoitzeko; beraz, DBHko 4. mailako nahi adina talde inskriba ditzakezue. Beharrezkoa da talde bakoitzak mahai bat eta Chromebook bat izatea. Hori bai, guztiek egun eta ordu berean parte hartu behar dute.
Ez da aldez aurreko programazio- edo hacking-ezagutzarik behar. Pre-Amateur modalitatea DBHko 4. mailara egokituta dago, eta zentzu komun digitala, gaitasun analitikoa eta talde-lana proban jartzen dituzten eguneroko erronka praktikoak ebaztean jartzen du arreta. Gainera, Navarra Cybersecurity Center (NavCC) zentroak antolatutako aurretiko saio bat izanen dugu, zuzenean Internet bidez, lehiaketaren nondik norakoak azaltzeko.
Irakasleak edo ikastetxeko arduradunak koordinatzaile gisa soilik jarduten du: ikastetxearen izen-ematea kudeatzen du inprimaki ofizialaren bidez eta taldeei plataformara sartzea errazten die erronken egunean. Ez da beharrezkoa irakasle laguntzaileak informatikako edo zibersegurtasuneko adituak izatea.
Ikastetxean bertan egiten den 3 orduko iraupeneko prestakuntza-ekintza bat da, eta hiru zatitan egituratzen da:
Teknologia berrien erabilera seguruari, sareko arriskuei eta gazteentzako babes-portaerei buruzko hitzaldia (45 min).
Kasu praktikoa ebazteko beharrezkoak diren kontzeptuen eta tresnen azalpen teorikoa (30 min).
Benetako egoera batean oinarritutako ziber-erronka praktikoak taldean ebaztea; bertan, puntuak batuko dituzte gainditutako erronken eta erabilitako denboraren arabera (60 min).
Ikaskuntza praktiko eta gamifikatua (CTF).
Babesa eta prebentzioa beren bizitza digitalean.
Pentsamendu kritikoaren garapena eta talde-lana.
Esperientzia motibagarria eta eragin handikoa.
Bokazio-orientazioa eskaera handiko sektore batean (zibersegurtasuna eta teknologia).
Bizipen paregabea Estatuko Azken Fasean, aitorpena eta sari teknologikoak lortzeko aukerarekin.