GORPUTZ HEZIKETA

KONTRABANDISTEN JOKOA

Talde bat 5ekoa, hauek poliziak izanen dira. Gainontzeko guztiak 15, mugalariak.

Mugalari bakoitzak 2 pakete izanen ditu (pintzak), pintza bakarra eraman behar dute, bularrean, poliziek ikusi ahal izateko. Mugalari bakoitzak pintza edo pakete bakarra eramaten ahal du aldiro. Bertze paketea beraien eremuan utzi behar dute. Helburua izanen da bertze eremura pasatzera. Poliziek harrapatuz gero, kartzelera joan behar dute eta minutu bat kartzelean egon behar dute, paketea hor utzita. Denbora pasata, beraien eremura bueltatuko dira.

Jokoa bukatuko da, pakete guztiak mugaren bertze aldean daudenean edo polizien kartzelean daudenean.

Kontatuko da polizi talde horrek zenbat pakete bildu dituen. Gero, bertze polizi talde bat sortuko da eta berriz ere kontatuko da zenbat pakete bildu dituen. Denak polizi lanetik pasatu arte. Irabazlea, pakete gehien bildu dituen polizia taldea izanen da.