Gardentasunaren, objektibotasunaren eta homogeneotasunaren printzipioak ziurtatuko dituen ebaluazio-prozedura bat bermatzeko, epaimahai kolegiatu bat eratuko da. Lan bakoitzak gutxienez bost pertsonen kalifikazioa jasoko du, tutoreak ez du epaimahaian parte hartuko. Beraz, egindako balorazio guztien batez bestekoa izango da azken kalifikazioa. Epaimahaiaren osaera eta ebaluazio-irizpideak publikoak izango dira, eta ikasleek aldez aurretik ezagutuko dituzte.
Bi ebaluazio-une daude iB+ Ikerketako Batxilergoko programan:
Ikerketa-proiektuaren eta haren ahozko defentsaren ebaluazioa Batxilergoko 1. ikasturteko apirila inguruan. Kasu horretan, helburua da proiektuaren bideragarritasuna zehaztea eta ikasleak ikerketa egiteko prestatuta dauden edo ez zehaztea. “Gai”, “hobetu daiteeken gai” edo “ez gai” gisa kalifikatzen da.
“Hobetu daitekeena” eta “gai” bezala kalifikatuak ikerketarekin jarraitzeko aukera izango dute, eta ez gai lortu duten ikasleek, berriz, programa utzi beharko dute.
Ebaluazioan “gai” lortu duenak puntu 1 gehituko dio Batxilergoko 1. mailako batez besteko nota orokorrari.
“Hobetu daitekeena” lortzen duenak, Batxilergoko 1. mailako irakasgai batzuei besterik ez diete puntu bat gehituko.
Notak ohiko deialdian gainditutako irakasgaietan gehituko dira, eta ez ohiz kanpoko deialdian gainditutakoetan.
Amaierako memoriaren ebaluazioa eta egindako ikerketa-lanaren ahozko defentsa, Batxilergoko 2. ikasturteko abenduan eta urtarrilean. Kasu honetan, ikerketa-lan bakoitza 0 eta 10 puntu artean kalifikatzen da, bai idatzizko dokumentuan (azken memoria) bai ahozko azalpenean oinarrituta.
Gehienez puntu 1 lortuko dute Batxilergoko etapa osoko amaierako batez besteko notan.