Onartua izan ahal izateko, ezinbestekoa da DBH 4. mailako ikasgai guztiak gaindituta izatea.
Programan parte hartzeko eskainiko duen plaza kopurua tutoreen eskuragarritasunaren araberakoa izanen da.
Plazak baino eskaera gehiago egonez gero, hautaketa-prozesu bat egingo da baremo publiko batean oinarrituta
Batxilergoko ibilbide guztietan ikerketa-proiektuak garatzea bilatuko da.
Ikerketa-proiektuak, ahal dela, binaka egingo dira. Salbuespen gisa, banaka edo hirunaka egin ahalko dira.
DBH 4ko ekainaren bukaerarako hautagaiek aurkeztutako merezimenduak baino ez dira onartuko.
Ikaskuntza bereziak (Hizkuntza Eskolako, Musika probak...):
- Merezimenduak aurkezteko epean behin-betiko notarik ez duten hautagaiek azterketa/proba epe horretan egin izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
- Behin betiko emaitza dutenean, aurkeztu ahal izango dute, eta behin betiko baremorako kontuan hartuko da. Behin-behineko dokumentazioa aurkezten ez duten ikasleek ezin izango dute behin betiko nota duen dokumentua aurkeztu baloratzeko.