Euskara Irakasteko Abestiak

Ongi etorri euskara ikasteko eta irakasteko abestien webgunera!

EIBZk eta Euskara Atalak lankidetzan sortutako webgunea duzue hau. Euskara irakasleei sarean dauden abestiak erabiltzen lagunduko dien tresna sortzea izan da asmoa. Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatu ditugu, irakasleen bilaketak errazteko asmoz. Bigarren Hezkuntzako eta euskaltegietako ikasleentzako abestiak, berriz, lantzen diren hizkuntz egituren edota hiztegiaren arabera sailkatu ditugu.

Abestiak hizkuntzak ikasteko baliabide zoragarriak dira: ikasleen arreta bereganatzeko, motibazioa pizteko, eredu egokiak eskaintzeko, ahoskera lantzeko eta hitzak memorian gordetzen laguntzeko balio dute, hori guztia gozamenari uko egin gabe.

Murgil zaitezte webgunean!


OHARRAK:

Haur eta Lehen Hezkuntzako orrialdean jarri ditugun irudien egileak nortzuk diren eta nondik hartu ditugun jakin nahi baduzue, orri horren oin oharrean dagoen estekaren bidez irekitzen den dokumentuan ikus dezakezue.

Webgune honek beste webguneekin konektatzeko aukera ematen du. Jakinarazten dizuegu, sites honen kudeatzaileek ez dutela orrialde horietan agertzen den informazio, ideia, kontzeptu eta iritzien ardura hartzen; ezta edukien legezkotasunaren ardura ere.