Baliabideak

Orrialde honetan, abestiak lantzeko programak eta baliabideak dituzue.

Kontuan hartu egiletza eskubideak, eta ziurtatu erabiltzen dituzuen irudi eta audioen baimenak dituzuela.

HOTPOTATOES (7. bertsioa, 2023/02)

Programa erraz honi esker ordenagailuan egiteko ariketak sortzen ahalko ditugu, gero deskargatu eta erabiltzeko.

Hauek dira eskaintzen dituen aukerak:

JCloze: hutsuneak betetzeko ariketak sortzen ditu. 

JCross: gurutzegramak sortzeko baliabidea da. 

JMatch: bi zutabetan jarritakoak lotzeko edo ordenatzeko ariketak sortzen ditu. 

JMix: esaldi barruko hitzak ordenatzeko ariketak sortzeko aukera ematen du. 

JQuiz: 4 galdetegi mota sortzeko aukera ematen du. 

The Masher: sortu ditugun proiektuak (ariketak) ordenatu eta elkarren segidan, unitate bakarrean, jartzeko aukera ematen digu. 

FORMAT FACTORY programa
(5.14 bertsioa, 2023/04)

Bideo, audio, irudi eta dokumentuak formatuz aldatzen ditu, eta karaoke bateko artxiboak lotzeko ere baliagarria da.