Langileen harrera 23/24

Jesuitak Durango

ONGI ETORRI IKASTETXERA!

GURE IDENTITATEA

Jesusen Lagundiaren itunpeko ikastetxe bat gara, mendeetan zehar jesuiten zentroen ezaugarri izan den tradizio pedagogiko eta egiteko modu baten oinordekoak.

Gure hezkuntza-eskaintza Haur Hezkuntzatik Batxilergoa doa. Kalitatezko ibilbide akademiko bat eta eskolaz kanpoko ekintza eskaintza handi bat uztartzen dituen ikasteko eta hazteko toki bat eskaintzen dugu. Bertan, gure ikasleei beren ahalmenak garatzen eta modu integral eta orekatuan hazten laguntzen diegu.

Hezkuntzaren bidez, eta familiekin lankidetza estuan, neska-mutilak hazi eta besteentzat emakume eta gizon izan daitezen da gure helburua.

AURKIBIDEA

IKASTETXEAREN MAPA/IRUDIA

San Jose Jesuitak Ikastetxeko kalitate sistema

Kalitate eta bikaintasuneko EFQM eredua, zilarrezko Qa, ISO 9001 eta ISO 19...

2008 eta 2011 artean, klaustroko 3 kidek Euskaliten FOAC (Ekintzarako Prestakuntza) ikastaroa egin zuten. Horrela, Jesuitak Indautxuk “Bikaintasunerantz aurrera egiteko konpromisoa” diploma jaso zuen. Bertan, kudeaketa berritzeko eta hobetzeko garatutako ekintzak zehazten dira. 

Kudeaketaren bikaintasunarekiko gure ahalegina eta konpromiso-maila handia aitortzeko, 2012-2013 ikasturtean EFQM memoria idatzi ondoren, Eusko Jaurlaritzak Zilarrezko Q bereizgarria eman zigun. 

2004. urteaz geroztik, ISO 9001 arauaren arabera, jarraipen eta birmoldaketarako kanpo-auditoriak egiten ditugu urtero.