Nortzuk gara eta zer egiten dugu?

XEDEA, IKUSPEGIA eta BALIOAK

Inspirazio kristaua eta inaziotar pedagogia oinarri hartuta, ikasleei pertsona kontziente, trebe, errukitsu eta konprometitu gisa hazten laguntzen diegu. Beti ere beren bizi-proiektua garatu eta gizarte justu eta adiskidetasunean oinarritutako baten alde lan egin ahal izateko. 

Denon artean, arreta pertsonalizatuaren eta espiritualtasunaren aldeko apustua egiten dugu, ekimena, lankidetza eta ikaskuntza erabiliz, adiskidetasun giroan eta elkar zainduz. 

Pertsona: entzuten, enpatia sortzen, elkar baloratzen eta aurreiritziak gainditzen, elkar zaintzen eta laguntzen dugu.

Konpromisoa: erantzukizunak gure gain hartzeko eta gure gaitasun guztiak jokoan jartzeko inplikatzen gara.

Ekimena: etorkizunari aurrez aurre begiratzen diogu, aldaketara egokitzeko eta erronkak ikaskuntza-iturri gisa hartzeko.

Elkartasuna: pertsona ahulenekiko sentiberatasuna eta konpromisoa sustatzen ditugu.

Lankidetza: ekimenak garatzen ditugu beste pertsona batzuekin, eta praktikak eta ikaskuntzak partekatzen ditugu.

Espiritualtasuna: Aitaren Maitasunetik sortzen den askatasunetik, giza sentiberatasun sakona lantzen dugu bizitzaren hautuak bideratzeko. 

Organigrama

Ikastetxeko ordezkaritza-organo gorena Eskola Batzordea da. Honako hauek osatzen dute: ikastetxeko zuzendariak, titulartasunaren hiru ordezkarik, ikasleen lau gurasok, irakasleen lau ordezkarik, ikasleen bi ordezkarik eta zerbitzuko langileen ordezkari batek. 

Metodologia

San Jose Jesuitak Durango Ikastetxean gaitasunen araberako hezkuntzan oinarritzen gara. Honela, metodologia aktiboak bultzatzen saiatzen gara, ikaskuntza-esperientziek eta bizipenek norberaren ezagutzak errazten baitituzte.