Gomendioak:
Bideoa egiten hasi aurretik argi eduki zer grabatu nahi dugun.
Hobe da bideo txikietan zatitzea eman nahi dugun azalpena edo mezua.
Bideo zati bakoitzak ez da gomendagarria 3 minutuak gainditzea.
Hezkuntza bideoetan adituak direnek gure aurpegia agertzea lagungarria dela esaten dute ikaslearen atentzioa mantentzeko. Baita soilik pantaila grabatzen dugun horietan webcam-a martxan izanda.
Pausuak:
Planifikatu grabatu nahi dugun hori; behar ditugun artxiboak, emango ditugun azalpenak
Grabatu
Aukeran: Bideoa editatu, txukundu...
Bideoa Drive edo YouTube bidez argitaratu, ondoren kapsulatuta gure Moodle ikastaroan, Classroomean edota bestelako web orri batean txertatzeko.
Grabatzen dena gure irudia (aukeran), gure soinua eta pantailan jartzen dugun guztia
Screenscast-O-matic
OBS Studio (Aarón Asencio)
Xbox - Windows-eko aplikazioa pantaila grabatzeko (Arantza Arrate)
Nola grabatu pantaila Power Pointarekin (Liher Aiartzaguena)
Ikastetxean grabatu beharko litzateke arbel digitalean nahi ditugun materialak proiektatuz eta nahi duguna idatziz.
Gure ahotsa eta arbel digitalean jartzen eta egiten duguna grabatzen da.
Bertsio murriztu batean, hau da, dagokion softwarea arbel digital fisikoa konektatu barik soilik gure pantaila eta soinuaren grabazio bihurtuko zen (aurrekoen antzekoa).
Behar den softwarea doakoa da: Smart - Notebook
Ikastetxeko ekipoetan instalatuta jadanik eta norbere ekipoan Smart hori instalatu.
Grabazio arrunta