Fernando Trujillotik egokituta
1. Nola daude gure ikasleak, osasun aldetik eta emozionalki? Eta haien familiak? Daturik ba al dugu?
2. Nola kudeatu dute ikasleek lana? Konektatzen al dira egunero? Gai izan dira bidalitako lanak autonomiaz egiteko?
3. Anai-arreben artean gailuak partekatzen dituzte edo ikasle bakoitzak bere gailua du? Norbait "deskonektatuta" daukagu? Nola lagundu dezakegu?
4. Irakasle guztiek lana egiteko behar dituzten baliabideak dituzte? Laguntza behar dute?
5. Irakasleen arteko koordinazioak ondo funtzionatu al du? Eguneroko zereginak, hainbat egunetarako edo asterako bidaliko dizkiegu ikasleei? Nola koordinatuko gara lan karga orekatua izateko?
6. Arazoak edo zalantzak argitzeko ondo funtzionatu al du irakasle-ikasleen arteko komunikazioak? Zer egin dezakegu hori hobetzeko?
7. Ikasleen lanak zuzentzen al ditugu? Zer egingo dugu lanak entregatzen ez dituztenekin? Nola ebaluatuko ditugu, egoera luzatzen bada?
8. Ordutegi presentzialarekin jarraituko dugu edo ordutegiak/egunak esparruka antolatu behar ditugu?
9. Ba al dugu familiekin komunikatzeko biderik? Zer esaten ari dira?
10. Nola sentitzen gara gu? Ondo moldatzen ari gara egoera berri honetara? Ustegabeko lan karga extra horrekin, familia eta lana ondo orekatuta al daukagu? Prestakuntza behar al dugu? Zer gertatzen da irakasleren bat gaixotzen bada? Nola ordezkatzen da haren lana?
Berritzegune Nagusia
Derrigorrezko konfinamendu-egoera honetan, irakasleek diseinatutako jarduera akademikoak betekizun batzuk bete behar ditu, lan horrek guztientzako benetako ikaskuntza bihurtzea nahi badugu.
Ikastetxearen eta ikasleen eta familien arteko komunikazio-modua definitzea, eskolako zereginak jaso eta bidaltzeko jarraibide argi eta errazak emanez.
Gailu mugikorrik eta/edo Interneterako sarbiderik ez duten ikasleen kasua aurreikustea eta beste aukera batzuk bilatzea (eskola-materiala mailegatzea, telefono mugikorrak …)
Jardueren egutegi orientagarria antolatzea, orekatua eta eramangarria, inoiz ez gainkargatua.
Ikasleei online kontsulta-ordutegi bat eskaintzea.
Koordinazio horizontala ziurtatzea. Garrantzitsua da talde bakoitzeko irakasle-taldeak materialaren kalitatea ez ezik, zereginak egiteko aurreikusitako denbora ere kontuan hartzea. Eskatutako lana gehiegizkoa bada, kontrako eragina izango du.
Eskolan ikasitakoa praktikatzeko, zabaltzeko edo transferitzeko jarduerekin hastea. Gero, ikasgelan landu ez diren ezagutzak garatuko dira, kontzeptu berrien ulermena ziurtatuz. Jarduera osagarriak ere proposatu ahal dira.
Jarraibide errazak eta argiak sartzea jarduera guztietan, ikasleek modu autonomoan gara ditzaten. Horrek zereginak pertsonalizatzea esan nahi du, ahal den neurrian, gure ikasleen gaitasun-mailari, ezagutzari eta baliabideei dagokienez.
Jarduera laburrak baina maiz hobetsiko dira, eskaintzen zaizkien baliabideekin horiek egiteko gai direla sentiaraziko dutenak.
Ezinbestekoa da ikasleek egindako jarduerak irakasleek berrikustea, lanaren feedbacka emateko, zalantzak argitzeko, akatsak zuzentzeko, etab.
Eskolako lanez gain, komeni da familiei gogoraraztea derrigorrezko konfinamendu-egoera hori etxeko lanetan erantzunkidetasuna garatzeko balia dezaketeela (ohea egitea, gela jasotzea, xurgagailua pasatzea,...) eta horiek konpetentzia garrantzitsuak direla elkarbizitzarako.
Berritzegune Nagusia
Jordi Martí : Xarxatic (@xarxatic)
Educacion 3.0 (Lider Informativo en Innovación Educativa)
Fernando Trujillo (@ftsaez )
"Artefactos digitales - Una escuela digital para la educación de hoy"
Mikel Ortiz de Etxebarria : Eztabai.info (@eztabai )