Zentro gerontologikoetan eta eguneko zentroetan laguntzen duten robot sozialak
SILVERBOTak proiektuaren helburu nagusia da robotika sozialak zentro gerontologikoetan eta eguneko zentroetan izan dezakeen erabilera ikertzea eta aplikatzea.
Orokorrean, teknologiak, eta bereziki robotikak, arreta eta zaintza esparruan sortzen duen gaitzespenari ikuspegi positiboa emateko saiakera egingo da.
Horretarako arreta eta zaintza esparruko ikasle, irakasle eta langileekin lan egingo da. Robotika sozialak eskaini diezaiekeen laguntza osagarria sustatuko da hainbat esperientzia praktiko eta berariazko formakuntza antolatuz.
Horrez gain, proiektuko eragin-eremuko zentro gerontologikoetako eta eguneko zentroetako teknologia eta robotikaren inguruko diagnostikoa burutuko da. Hobekuntza eta aplikazio puntuak atzemango dira. Txosten horiek SIA plataforma elikatuko dute.
Diagnostiko horietatik eta proiektuko zentro gerontologikoek emandako datuetatik abiatuz aplikazioak garatuko dira Pepper robotarentzat. Aplikazio horiek zuzenean testatuko dira zentro gerontologikoetan eta eguneko zentroetan.
Bestalde, identifikatutako beharretatik abiatuz Lanbide Heziketako ikasleekin Silver Economy sektoreko enpresa planak landuko dira.
Amaitzeko, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin robotika sozialaren inguruko STEAM jarduerak burutuko dira teknologia eta zaintza esparruen arteko lotura egiteko eta sentsibilizazioa sustatzeko.
Hori guztia lortzeko berariazko 20 ekintza planifikatu dira eta proiektu talde interdisziplinara eratu da.
CIFP Don Bosco LHII (Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu publikoa)
CIFP Easo Politeknikoa LHII (Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu publikoa)
Oteitza Lizeo Politeknikoa (Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxea).
Oarsoaldea Garapen Agentzia.
Urola Kostako Udal Elkartea Garapen Agentzia.
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
DomusVi Villa Sacramento (Zentro gerontologikoa).
Lanbide Heziketako irakasleei eta ikasleei, eta zentro gerontologiko eta eguneko zentroetako langile eta teknikariei eskainitako ikastaroak.
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta eta Erizaintzako zaintza osagarriak heziketa zikloetako irakasle eta ikasleekin eginiko jardunaldiak.
Oarsoaldea, Donostialdea eta Urola Kostako bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleei eginiko aurkezpenak eta buruturiko jarduerak.
Oarsoaldea, Donostialdea eta Urola Kosta eskualdeetako zentro gerontologiko eta eguneko zentroetan teknologia eta robotikaren inguruan buruturiko diagnostikoa.
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta eta Erizaintzako zaintza osagarriak heziketa zikloetako irakasle eta ikasleen sormenetik, eta zentro gerontologiko eta eguneko zentroetan eginiko diagnostikoetan hautemandako behar eta aukeretatik sorturiko aplikazioak eta froga errealak.
Silver economy eta robotika soziala uztartzen dituzten Lanbide Heziketako ikasleen enpresa-planak.