Diagnostikoa burutu da Oarsoaldea, Donostialdea eta Urola Kosta eskualdeetako zentro gerontologiko eta eguneko zentroetan teknologia eta robotikaren egoera nolakoa den aztertzeko: Datuak ondorengo eragileetatik jaso dira:
Zentro gerontologiko eta eguneko zentroetako zuzendaritza taldeak.
Zentro gerontologiko eta eguneko zentroetako langileak.
Zentro gerontologiko eta eguneko zentroetako erabiltzaileak edo familiak.
Emaitzak dokumentu honetan aurkitu daitezke eta jarraian emaitza hauen laburpen orokor bat dago ikusgai.
Teknologia edo robotikako baliabideak lortu edo aplikatzeko garaian, arazoa, azpiegitura falta (arazo fisiko eta teknologikoa) eta erabiltzaileen eta langileen ezagutza mailan dagoela diote gehienek.
Baliabide teknologioen onarpen mailari dagokionez, datuen monitorizaziorako gailuak dauzkate ia denak eta onarpen maila altua da orokorrean.
%80ak robotikaren erabilera baliagarria ikusten du, mehatxua baina gehiago
Gaur egun zentroetan baliabide teknologiko eta robotiko asko ez daudela aipatzen da, baina gehienek erabilgarria izan daitekeela uste dute.
Espazioak eta baliabideak:
Eraikin batzuk egokitu egin behar dira teknologiak aplikatzeko eta aprobetxatzeko
Teknologiaren erabilerarako prestakuntza beharrezkoa da
% 79a, 70 urtetik gorakoa da eta % ia 55a 80 urtetik gorakoa. Adina dela eta, gehiengoak ez du beraien bizitzan teknologia erabiltzeko aukera edo/eta beharrik izan.
Erantzunen arabera, gehiengoa ez da gai informazio eta datuak bildu eta kudeatzeko, komunikazio eta lankidetzarako erabiltzeko, eduki digitalak sortzeko etab.
Teknologia “berandu” iritxi da beraien bizitzetara, eta ondorioz, orokorrean ez diote arreta berezirik jartzen.