2019. urtean, Jon Franco irakasleak euskal hizkuntzalaritzari buruzko topaketa zientifiko bat antolatzeko ideia izan zuen, adituek lanak partekatzeko asmoz, bereziki Deustuko Unibertsitateko ikasle ohiek, nahiz eta garai hartan munduko hainbat unibertsitatetan (Ipar Amerikako Estatu Batuetan, batez ere) bananduta izan. Interesa zuen edonorentzat ere zabalik zegoen, edozein zela ere bere jatorria.
DUko Euskal Gaien Institutuak gogoz hartu zuen ideia hori eta Jonekin lankidetzan aritu zen proiektuaren alderdi material guztietan. Horrela sortu zen Euskal Hizkuntzalaritza 2919 DU Jardunaldia. Deialdiaren arrakastak Euskal Hizkuntzalaritza 2020 DU Jardunaldia ekarri zuen, pandemiak baldintzatuta.
Euskal Gaien Institutuak eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak Franco irakaslearen lorratzari eustea erabaki dute eta, hori dela eta, 3. Jardunaldia Franco irakaslearen omenezko topaketa bihurtu dute, etorriko diren hurrenen bidean.
Jardunaldian parte hartzea doako da eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Internet bidez parte hartzeko helbidea hauxe da: https://meet.google.com/tgf-oxqe-qgb?hs=224.
Hizkuntzak euskara, ingelesa eta gaztelania izango dira.
Komunikazio bat (banakoa edo kolektiboa) aurkeztu ahal izateko, dagokion komunikazio formularioa bete behar da (orrialde honen beheko aldean ere).
Euskal Hizkuntzalaritzaren Lanak Jon Francoren Omenez liburu kolektiboan parte hartzeko, dagokion kapitulu formularioa bete behar da (orrialde honen beheko aldean ere).
Ahal da komunikazio bat aurkeztea liburuan parte hartu gabe. Era berean, liburuan ere parte har daiteke Jardunaldian aurkezpenik egin gabe.
Komunikazio zein kapitulu proposamenak Batzorde Zientifikoak onartu beharko ditu. Erabakia garaiz jakinaraziko da (ikusi gako-datak).
Libururako testuek honako edizio-arauak bete behar dituzte.
Komunikazio formularioaren bidalketa: 2021eko urriaren 31ra azaroaren 7ra arte.
Komunikazioaren onarpena: 2021eko azaroaren 10an azaroaren 17an.
Jardunaldiren data: 2021ko abenduaren 17a.
Kapitulu Formularioaren bidalketa: 2021ko abenduaren 31ra arte.
Kapituluaren onarpena: 2022ko urtarrilaren 31an.
Behin betiko kapituluaren bidalketa: 2022ko maiatzaren 1era maiatzaren 15era arte.