Azaroaren 6an Agenda 30eko Eskolarteko Foroa ospatu zen Otxarkoagan eta gu ere bertan egon ginen. Barrutika batu ginen, ikasleak alde batetik eta irakasleak bestetik, eta zonaldeka egin ditzakegun ekintzen inguruan hausnartu genuen.
Gure barrutian, Abando, Sites bat sortzea adostu zen, ikastetxeen arteko komunikazioa erraztu eta dinamika zein ekintza desberdinak elkar banatzeko.
Gela egonkorreko eta Taller Ikasiko ikasleak ortua lantzen hasi dira.