Joan den ostegunean, azaroak 6, Alexander García eta Julen Boutureira ikasleak EA 2030eko Eskolarteko Foroan izan ginen, Jon eta Ana gure ikastetxeko koordinatzaile eta irakasleekin batera. Txurdinaga-Otxarkoaga Gizarte Etxean elkartu ginen Bilboko beste ikastetxe askotako ikasleekin
Gure ikasleek birziklatzeko ohitura har dezaten, astearte eta ostiralero DBH 4tik LH 5era bitarteko ikasleak gelaz gela pasatzen dira papera eta plastikoa jasotzera, ondoren dagokien edukiontzietara botatzeko.
Eskolako ortura edozein gela joan daiteke barazki eta landare desberdinak landatzera.
Astearte eta ostegunetan, LH 5. mailako ikasle boluntarioak patioetako edukiontzien ondoan jartzen dira; horrela, gainerako ikasleek hondakinak ondo birziklatzen dituzten egiaztatzen dute eta, behar izanez gero, nora bota aholkatzen diete