2023-2024

Hona hemen LH4-ko ikasleen txokoa. Bertan ikasturte honetan burututako ekintzak, proiektuak, berritasunak... aurkituko dituzue.  Espero dugu zuen gustokoa izatea eta gure batera gozatzea!!!

HAU BEROA!!!

Hona hemen gure lehenengo proiektua !!! HAU BEROA!!! Klimaren joan-etorriak ikusi ditugu ikasturteko lehenengo proiektu honetan: zer den klima, klima motak, klimaren faktoreak, klima aldaketaren kausak eta ondorioak, zer egiten dugun gure eguneroko bizitzan...eta airearen kutsadura behatzeko kolektore bat eraiki ere. Gainera proiektua Agenda 2030-ko Garapen Jasangarriko Helburuekin lotu dugu eta beti bezala lan kooperatiboa burutu dugu taldeka.

PROIEKTUA HASTERA DOA

Klasera heldu eta gure atea apainditu dago... horrek esan nahi du... PROIEKTU BERRIA HASTERA DOALA!!! Ikusi zein ederra geratu den gure gela, eta hemendik aurerra guk jarraituko dugu apaintzen!!

VID_20231019_090424.mp4

KLIMA MOTAK

Klima motak ezagutzeko, talde bakoitzak Espaniako eta Munduko klima bat landu egin du eta beste guztiei azaldu die. Horretarako kartulinetan gehitu ditugu argazki eta informazioa.

AGENDA 2030

Argi dugu gure proiektuaren bitartez Garapen Jasangarriko Helburuen barnean 13.a lantzen ari dugula, hau da, KLIMAREN ALDEKO EKINTZA. Baina, honetaz aparte, beste GJH-ekein ere harremanatu dugu proiektua.

TALDE KOOPERATIBOAK

Taldeetan antolatu gara lana aurerra ateratzeko. Jarduerak modu kooperatiboan landu ditugu, horrela guztien iritziak kontutan izan ditugu. Ondoren, gure ideiak amankomunean jarri ditugu beste klasekideekin eta horrela ikaskuntza berriak lortu ditugu guztion artean.

AIRE KOLEKTOREAK

Aire kolektoreak sortu ditugu gure eskolako airearen kalitatea neurtzeko. Hauek geletan, pasabideetan eta patioan jarri ditugu. Ondoren lupa batekin aztertu ditugu eta gure ondorio propioak atera ditugu.

AURKEZPENAK

Gure proiektuari amaiera emateko senideei eta beste gelako ikasleei gelaz-gela azaldu diegu gure proeiktuaren joan-etorriak. Horretarako taldeka gure gidoi propioa prestatu dugu eta aldarrikapen moduan helarazi diegu entzule desberdinei.

AGUUUUUUR!!! JARRAITU PLANETA ZAINTZEN!!! GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!!!!

VID_20231121_165021.mp4

NON GAUDE??

Hiruhilabete honetan gure buruan munduan kokatzen ikasi dugu. Gure Sestao kutunetik Lur planetaraino!!! 

Beti bezala taldean jorratu ditugu jarduera desberdinak, eta guztien lankidetza eta parte-hartzeari esker aurrera atera ditugu eta makina bat gauza berri ikasi ditugu. 

Erlaxatzeko denbora izan dugu ere.

Gainera bukatzeko guraso eta senideei Kahoot bat prestatu diegu!!!

Begiratu zein ondo pasatu genuen eta zenbat ikasi dugun!!!

ATAZAK

TALDE LANA

KAHOOT

VID_20240305_161442.mp4

ERLAXAZIOA

VID_20240116_162048.mp4