Lau urteko gelan, hainbat jarduera burutuko ditugu. Ikusi nahi baduzue zer-nolako lanak egiten ditugun, hau da zuen lekua!!
Anima zaitezte ikustera!!
Ekainaren 2an, haur hezkuntzako etapa osoa txango batera joan zen...
Pobeñara joan ginen!!
Lehenik hondartzara joan ginen eta gero, parkera.
Ze egun zoragarria!
Maiatzaren 31an Ama Birjiniari loreak eman dizkiogu, guk geuk egindakoak
ELIKAGAIEN PIRAMIDEA DENON ARTEAN BETE DUGU
Lehenik, ikasgelan, zer-nolako elikagaiak dauden zutabe bakoitzean landu dugu. Gero, janaria margotu dugu eta, denon laguntzarekin, piramidean kokatu ditugu. Egunerokotasun kontzeptuei buruzko informazio asko bereganatzen ari dira. Ze ondo!!
ELIKADURA OSASUNGARRIAREN PROIEKTUARI AGUR ESAN BEHAR DIOGU...
Baina azkenengo ostiralean bi forma desberdin egin ditugu. Sugeak eta loreak egin ditugu banana eta marrubiekin!!
PROIEKTUAREKIN JARRAITZEN DUGU...
Ostiral honetan, angurri-poloak egin ditugu. Izozki bat bezala izan da. Ze dibertigarria!!
Ama Esperantzaren eguna ospatu dugu. Beraren marrazki bat margotu dugu eta marko bat egin diogu. Ze dibertigarria!
Merendola bat egin dugu!!
AURPEGIAK ERE MARGOTU EGIN DITUGU!!
PROIEKTU BERRIARI EKINGO DIOGU. "GOSE NAIZ" IZENDATZEN DA ETA SAIATUKO GARA ELIKADURA OSASUNGARRI BAT JARRAITZEN, FRUTETAN ETA BARAZKIETAN OINARRITUTA. IKUSI ZER-NOLAKO JARDUERAK EGIN DITUGUN!!
OSTIRALA HELDU DA ETA GAUR... FRUTA-MAZEDONIA TOKATU ZAIGU!
Ikasleek angurria, meloia, marrubiak eta banana ekarri dituzte. Ikus dezagun!! Chef bikainak izaten jarraitu dugu.
Jarraian, mazedonia jan dugu, gozo-gozo.
Lehenik eta behin, sukaldaria edo "chef" izateko, sukaldatzeko txanoa behar dugu. Horretarako, haien nahi duten moduan apaindu dute. Ze politak geratu diren!!
Gero, ostiraletan frutaren eguna denez, haiek etxetik fruta ekarri dute eta brotxetak egin ditugu frutarekin. Gaur ekarri dituzte sagarrak, bananak, marrubiak eta mandarinak. Ze gozo dauden!!
TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, KORRIKA!
MARTXOAREN 8AN...
Emakumearen eguna ospatu dugu.
Xedea nesken eta mutilen arteko berdintasuna bermatzea da.
Zinta morea gometsekin apaindu dugu eta 6. mailako ikasleekin jaitsi gara eskolako atera, eta han bertan zintzilikatu ditugu. Polit-polita geratu da!!
INAUTERIAK HELDU DIRA!!
Aurten, indioak izango gara!
Indioen lepokoa egiteko, makarroiak erabili ditugu. Margoztu ditugu tenperekin. Primeran pasatu dute.
Lumak egin ditugu.
Ikasi dugu nola egiten duten indioek...
"JON BROWN" abestia dantzatu eta abestu dugu.
Jon brown indio txiki bat zen
Jon brown indio txiki bat zen
indio txiki bat zen Jon.
Txiki bat, txiki bi, hiru indio txiki
lau txiki, bost txiki, sei indio txiki
zazpi txiki, zortzi txiki, bederatzi indio txiki
hamar indio txiki.
PIRATEN ETA ITSASOKO ARRAINEN PROIEKTUAN MURGILDUTA GAUDE!!
Lehenik, talde kooperatiboetan, itsasontzi bat egin dugu. Oso dibertigarria izan da!! Taldeka banatu gara eta emaitza primeran geratu da!!
Gero, piratak izan gara. Kapela jartzeaz gain, partxea ere jantzi dugu.
Olagarro bat egin dugu komuneko paperarekin. Beti Agenda 2030 kontuan izaten dugu. Garapen jasangarria txikitatik irakatsi behar diegu.
Psikomotrizitate gelan ere, piraten aztarnak ere utzi ditugu. Itsasontzi bat egin zuten blokeekin.
GUK ERE PIRATEN BANDERA EGIN DUGU!
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Marmoka dantza" abestu eta dantzatu dugu
HAMAR ATZAMAR MARMARKA
HAMAR ATZAMAR MARMARKA, MARMOKA!
DIRDIRKA ETA DARDAKA
DIRDIRKA ETA DARDAKA, MARMOKA!
SALTOKA, UR AZPIAN SALTOKA.
EZ EGIN NIRI HOZKA!
HAMAR ATZAMAR MARMARKA
HAMAR ATZAMAR MARMARKA, MARMOKA!
Psikomotrizitate egunean, gymkana bat egin dute altxor bat bilatzeko. Zein izango ote da? Azkenean, sorpresatxo bat ere izan dute. Zelako eguna!!
KARRAMARROAK EGIN DITUGU GURE ESKUEKIN. GAINERA, BEGI DIBERTIGARRIAK JANTZI DIZKIEGU.
GABONAK HEMEN DAUDE!!
"Olentzero eta astoa" abestu dugu! Primeran egin dute, txapeldunak dira
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
EUSKARAREN EGUNA!!!
Abenduaren 3an
Maritxu egin dugu, gure eskolako euskararen maskota berria. Polit-polita geratu da.
Gainera, beti euskaraz hitz egiteko, esaldi hau asmatu dugu: "Ring, ring, ring, euskaraz hitz egin".
Baserriari amaiera emateko, olerki bat eta igarkizun bat prestatu dugu. Primeran egin dute!!
Baserrian murgilduta gaudenez, untxia ere landu egin dugu. Lehenik, tenperarekin puntutxuak egin ditugu eta gero, buztanean, kotoia jarri diogu. Motrizitate fina lantzeko aukera erakargarria daukagu.
Behiak margotu ditugu. Gorputza errotulkiz margotu dugu eta orbanak pintzelez, beltza kolorearekin.
AREITZ SORORA JOAN GARA!!
Baserriaren proiektua lantzen ari garenez, aukera paregabea izan da baserri batera joatea eta baserritarren bizitza ezagutzea aurrez aurre.
Hainbat jarduera burutu ditugu. Alde batetik, ogia guk geuk egin dugu. Beste aldetik, sagar-zuku naturala egin dugu. Eta, noski, animaliak ere ikusi egin ditugu!!
Hona hemen, argazkien bilketa. Ikus dezakezue nola pasatu genuen!
Nola egiten dugu ogia?
Sagar zukua, nola egiten da?
Amaitzeko, zenbait animalia ikusi ditugu: untxiak, oilarrak, ardiak, txerria...
Udazkenarekin hasiko gara... Eskulan erakargarria egin dugu. Polita geratu da, ezta?
Haur hezkuntzan tabletekin aritzea oso baliagarria da. Horregatik, ostiralero, tabletak erabiltzen ditugu ikaskuntza esanguratsua izateko. Ikusi ze ondo pasatzen dugun!!