LOREAK ESKEINI DIZKIOGU
Gure kobazuloan sartzen ausartuko zara?
Gure kobazuloa apaintzen hasi gara
Irrikitan geunden eta azkenean inauteriak heldu dira. Herriko beste ikastetxekin batera Sestaoko kaletatik ibili gara gure mozorroak erakusten. Eskerrik asko aita eta ama zuen lanagatik. Egun zoragarria izan da gaurko
URTARRILAREN 30ean BAKEAREN EGUNA OSPATU DUGU
Ikaskideen aurrean egin genuen proiektuaren aurkezpena
UDALETXEAN
Gaur udaletxera joan gara eta neska/mutiko hain garrantzitsuak garenez Josu alkatearekin bileratxo bat izan dugu. Alkate jatorra gurea! Eskerrik asko proiektuan parte hartzeko prest egoteagatik.
EUSKAL FOLKLOREA
Euskal musika tresnak (alboka, trikitixa, txalparta, txistu...) ikasi ditugu eta euskal dantzak ere.
EUSKAL KIROLAK
Euskal kirolak lantzeko aukera izan dugu. Frontoira joan gara eskupilotan jolastera, sokatira egin dugu, harrijasotzaileak izan gara...
IBILALDIA
Gure herria oinez ezagutu dugu. Santa Maria elizan, Kasko enparantzan, metron eta musika eskolan egon gara, eta Bilboko itsasadarra eta lantegiak ikusi ditugu.
GAUR, GURE PROIEKTU BERRIARI HASIERA EMAN DIOGU.
GORA GU-ren BITARTEZ EUSKAL HERRIKO DANTZAK ETA MUSIKA TRESNAK, ETA SESTAOKO BITXIKERIAK IKASIKO DITUGU
Abenduaren 3an munduko bazter askotan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Guk ere aukera izan dugu eta zuekin partekatu nahi dugu
Lehenengoz, irrati saioa izan dugu eta gute gelako abeslari bikainak parte hartu dute. Besteok gogoz entzun dugu gelan. Primeran abestu dute!
EUSKERA BIHOTZEAN
Gero danok batera patiora joan gara eta euskeraren aldeko lelo bana itsatsi dugu.
Eta arratsalde gozoagoa izateko...
TXOKOLATADA!!!
Gure eskolak lan kooperatiboaren alde apostu handia egin du eta Haur Hezkuntzan ere horretan ari gara.
Lan kooperatiboa aniztasunari erantzuteko eta eskola inklusiborantz ibiltzeko estrategia onenetarikoa da.
Besteekin lan egitea, etorkizunean, lan munduan ondo moldatzeko izan behar duten oinarrizko trebezi bat garatzen saiatzen hasi gara.