Ongi etorri 3. DBHko site honetara. Gure egunerokoan gertatzen diren gauza interesgarrien berri hemen jasoko dugu.
MARTXOAK 8
Emakume guztiei eskainia. Gure lana eta emakumeon garrantzia nabarmen geratu dadin!! BERDINTASUNA NAHI DUGULAKO
ZERGATIK BEHAR DUGU MARTXOAREN 8a? Zergatik planto? Irakurri Onintza Enbeitaren hitzak
Eta emakume garelako eta maite dugulako musika, kanta eta dantza:
EL DOBLE MAS QUINCE
Baleuko ekoiztetxeak “EL DOBLE MAS QUINCE” filmeko protagonista printzipala (gizonezkoa) topatzeko castinga egiten ari da hainbat ikastetxe eta kirol klubetan. Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak grabatuko du uda honetan ETBren parte-hartzea izango duen film hau, Maribel Verdu aktore ezagunarekin batera.
Bilatu nahi duten mutila 15-17 adin tartekoa izango da eta interpretazio eremuan esperientziarekin edo esperientzia barik izan daiteke. Maribel Verdúk ere protagonistaren papera antzeztuko du film honetan.
Castingeko irudiak pribatuak izango dira eta bakarrik erabiliko dituzte mutilen hautatze prozesuan. Ez dira beste ezein saretan zabalduko.
Gure gurelako mutilek casting-ean parte hartuko dute. Zorterik onena danoi!!