Helduen Hezkuntzak (HH) oinarrizko prestakuntza ematen du, hau da, alfabetatzetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortu arteko prestakuntza-prozesua.
Helduen Hezkuntzak bi modalitate ditu:
Aurrez aurreko hezkuntza, HHko ikastetxeetan egiten dena; 18 urtetik gorakoa izan behar duzu edo adin hori betetzea matrikula egiten den urte naturalaren barruan; aldi berean, 16 urte betea bazara, ikastetxeetara erregimen arruntean joatea ahalbidetzen ez dizun lan-kontratua izatea edo errendimendu handiko kirolaria izatea..
Urrutiko Hezkuntza, Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxean (UOHI) ematen da. Matrikulatzeko baldintzak: 18 urtetik gorakoa izatea edo adin hori betetzea matrikula egiten den urte naturalaren barruan; edo 16 urte beteta izatea, ikastetxeetara erregimen arruntean joatea ahalbidetzen ez dizun lan-kontratua izatea edo errendimendu handiko kirolaria izatea.
Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortu ondoren, Batxilergoa edo Erdi Mailako Heziketa Zikloa egiten jarraitzeko aukera duzu.
Helduentzako hezkuntza-zentroetan, helduen kualifikazioa hobetzen duten eta autoikaskuntzarako eta bizitza soziokulturalean eta lanekoan parte hartzeko gaitasuna garatzen duten irakaskuntzak ere ematen dira; besteak beste, goi-mailako heziketa-zikloetara eta unibertsitatera sartzeko probetarako prestakuntza.
Informa zaitez Helduentzako Hezkuntzako edozein ikastetxetan (zerrenda ikusi)