Igor Zabala

Elkarrizketa hau Igor Zabala irakasle eta eskalatzaileari egin diogu. Oso pertsona jatorra iruditu zaigu eta espero dugu zuen gustukoa izatea.


BIZI-BIZI: Aupa….. Badakigu soinketako irakaslea zarela eta txori txiki batek esan digu eskalatzea gustatzen zaizula….


BIZI-BIZI: Zer da zuretzat eskalatzea?

IGOR ZABALA: Galdera handia da, eskalada lanetik edo betebeharretik kanpo praktikatzen dugun zerbait da. Nire lehenengo baliabidea da, denbora librea baldin badaukat horretan aprobetxatzen dut.


BIZI-BIZI: Aspalditik eskalatzen al duzu?

IGOR ZABALA: 19 urterekin hasi nintzen, eskaladarako nahiko berandu.


BIZI-BIZI: Non eskalatzen duzu? Zergatik?

IGOR ZABALA: Leku asko daude eskalatzeko, normalean rokodromoetan hasten da eskalatzen. Hauek leku artifizialak dira, naturalena edo autentikoena mendian edo naturan eskalatzea da.


BIZI-BIZI: Ze material erabiltzen duzu eskalatzeko?

IGOR ZABALA: Eskalatzen den rutaren arabera, material ezberdinak erabiltzen dira, adibidez, arroka hutsa baldin bada, katuniak, soka eta arnesa. Mendian elurra baldin badago, kranpoiak erabili behar dira, pioletak eta beti ere soka.




BIZI-BIZI: Kirol arriskutsua al da? Zergatik?

IGOR ZABALA: Badauka bere arriskua, baina arriskutsuena normalean lehenengo urtea da. Segurtasun neurriak ez dituzunean ezagutzen.



BIZI-BIZI: Ze eskalatzaile miresten duzu? Zergatik?

IGOR ZABALA: Ez naiz miresten duen pertsona, baina norbait aipatu beharko banu Ashima Shiraishi izango zen.


BIZI-BIZI: Nola ikusten dituzu emakumeak eskalada munduan? Eta gazteak?

IGOR ZABALA: Esan dezakegu, eskalada nahiko kirol maskulinoa izan dela baina edo mendietan gehiengoak mutilak izaten direla baina azken urteetan ikaragarria izan da geroz eta gehiago emakumea ikusten direla.

Gazte asko ere eskalatzen dute baina Ashima Shiraishi estatubatuar neska gazte bat da eta mutilen gainetik gelditzen zena.


BIZI-BIZI: Euskal Herrian zein da eskalatzailerik hoberena gaur egun?

IGOR ZABALA: Zaila da hori esatea, batzuk txapelketa parte hartzen dute eta beste batzuk ez. Baina Ikerpo aipatuko nuke 20 urte daramatzalako.



BIZI-BIZI: Nola uztartzen da irakasle lana eta eskalada? Nondik ateratzen duzu eskalatzeko denbora?

IGOR ZABALA:Irakasleak ordutegi ona daukagu eta asteburuak libre dauzkagu. Normalean asteburuetan talde bat daukagu eta mugitzen gara astebururo leku batzuetara.


BIZI-BIZI: Eta bukatzeko… Zeini gomendatzen diozu eskalada praktikatzea? Zergatik?

IGOR ZABALA: Eskalada mundu guztiari gomendatuko nioke.


BIZI-BIZI: Hau izan da dena! Eskerrik asko!

IGOR ZABALA: Zuei!