berriak

... ez pentsatu hainbeste, eta EKIN!


guztiok gara zu!


Emakumearen aurkako idarkeriari EZ!

Astelehenean, azaroak 25, bortizkeria matxistaren aurka egiteko eguna dugu. ZATOZTE MOREZ jantzita institutura, eta esan diezaiogun EZETZ! OZEN emakumearen aurkako bortizkeriari.


ni... feminista.


Gu geu, gure eskua luzatuz, bortizkeria matxistaren aurka...


Urriaren 7an 1. A eta 1.C taldetako ikasleak Zuhatzara joan ginen. Goizeko 8:30etan atera ginen Beraundik eta ordu bete geroago Ullibarri-Ganboako urtegira iritsi iginen. Tximeleta elkarkateko neskekin jolas batzuk egin ondoren bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren txalupa txiki batean Zuhatzara iritsi ginen. Gure kanmendua 9. zen oso goian zegoen. Eta komunak munduaren beste puntan zeuden.

ZUHATZARA IRTEERA

Ekintza Tximeleta

Kanpamentuan, tximeleta ekintzak egin genituen eta hiru neska jator izan ziren gurekin; Uxue, Leire eta Maider. Ekintzak egiteko, musika jartzen ziguten, esnatzerakoan jartzen zigutena baino hobeagoa zen. Tximeleta elkarte bat da, eta joku asko egin genituen adib. :

ZURRUPALURRA: Norbaitek zenbakiak esaten ditu, eta beste batek bizkarrean IKUTZEN dio, norbere izena esanez. Ondoren ezkutatzera joaten dira. Zenbatzen duenak , zenbaketa bukatzean jendea aurkitu behar du, eta denbora guztian 20 seg, 10seg, eta 5 seg kendu behar ditu.

FLOPI-FLOPI: Hasieran denak gara FLOPI-FLOPI eta beste batekin harri, horri, har egin behar da, eta irabazten duenak maila bat igotzen du eta gero MONKEY-MONKEY eta gero

MUZA-MUZA eta gero

HULA-HULA eta gero

SUPERMAN!!! Eta galtzen baduzu maila bat jaisten zara, horrela ¡¡¡SUPERMANera!!! ailegatu arte.




Uretako ekintzak


Tximeleta ekintzak egin ondoren, uretako ekintzak egin genituen. Bakoitzak nahi izan zuen ekintzak egin zuen; pedaloak, piragua, surf, windsurf, optimist, etab. Egun batean hainbeste hotz egiten zuen, inok ez zuela uretan sartu nahi, baina azkenean animatu egin ginen, eta oso ondo pasa genuen. Azkeneko egunetan denak katarroarekin egon ginen, eta gainera ostiralean ikastolara joan beharra zegoen.

... lagunekin.

rokodromoan, eskalatzen!!!

Frontoian "pinoa" egiten.

ura nahiko hotza zegoen, baina gustura ibili ginen!

...piraguan binaka.


Hemen, ateratzeko zain... zintzo!


Arraun nola egin behar den ikasten.