Azkeneko egunetan prezipitazio handiak egon dira eta ibaia ur-emari handiarekin jaitsi da. Prezipitazioak gelditu direnean eta ur-emaria normalizatu denean gure ikastetxearen ondoan dagoen ibazizabal nerbioiko ertzak zaborrez beteta agertu dira. Auzoko sare sozialetan ibaiko argazkiak agertu dira eta zerbait egin behar delaren beharra eta kezka dabil sareetan.
Zer iruditzen zaizu argitaratu duten irudi hau?
Zer egin beharko genuke ibaizabal-nerbioi ibaiko ekositema babesteko?
Zergatik ez ditugu gure inguruan dauden ekosistemen maketak egiten eta hauek babesteko gida bat sortzen guraosei erakusteko?
Jarduera:
Hasi baino lehen, 1-2-4 teknika erabiliz ekostemen inguruan dakigun guztia idatziko dugu. Ondoren binaka egingo dugu eta bukatzeko launaka. Bukatzeko fitxaren bigarren zutabea teknika berdina erabilita beteko dugu, zer jakin nahi dugun, alegia. Hirugarren zutabea ez dugu gaur beteko, ikas-egoera honekin bukatzen dugunean bukatuko; beraz, ondo gorde eta ez galdu fitxa!