Orain debatea egiteko ordua iritsi da; horretarako hauek izango dira kontuan hartu beharko dituzuen gauza:
Parte hartu behar duzu
Euskaraz aritu behar duzu.
Hitz egin baino lehen eskua altxatu behar duzu.
Txanda errespetatu behar duzu eta ez duzu hitz egin behar beste norbaitek hitz egiten duen bitartean.
Ikusten duzunean norbaitek ez duela hitz egiten parte hartzera gonbidatu behar duzu zerbaiten inguruan iritzia galdetuz.
Besteen iritzia errespetatu behar duzu eta desadostasunak errespestuz adierazi behar dituzu.
Iritzi edo argudio bat eman behar duzunean aurrekoaren haria jarraitu behar duzu eta ez duzu zerikusia ez duen beste gai batekin hasi behar.
Debatea grabatuko dugu eta grabazio ikusi eta gero autoebaluazio galdetegia eta ko-ebaluazio galdetegia bete beharko duzu.