Harrera plana izeneko dokumentua baliatu dezakegu zeregin horretarako (egin klik esteka honetan).
Eusle-gelan tarte esanguratsua eman beharko diogu zeregin honi, egunean dituzten bi saioetatik bat honetan erabili beharko genuke.
Erabili ditzakegun materialak:
Irakurgunea webguneko irakurtzen ikastea ataleko baliabideak: https://irakurgune.euskadi.eus/eu/irakurtzen-ikastea
Jardunbide egokien gidaliburua. Irakasleak eta irakurketaren irakaskuntza
Ikastetxearen tamainaren arabera errazago edo zailago izango da ordutegia ondo egokitzea. Koherentziaz jokatzea da gakoa. Adibide batzuk:
Eusle gelako ordutegiak goizeko lehen bi orduetan EUSLE gelan egotea lehenesten du.
Gorputz hezkuntza, musika, gaztelania (hizkuntza menperatzen dutenean) saioetara joatea arnasgune denean ikaslearentzat komeni da hauetako orduak bere erreferentziazko klaseko ordutegian mantentzea.
Baditugu ikasle batzuk atzerriko hizkuntzan trebeak direnak, adibidez pakistandar batzuen kasua izan daiteke, eta hauentzat ere egokia izan daiteke ingeles ordua(k) mantentzea...