Atal honetan programari dagozkion azken berriak topatuko dituzue .
Errutinetarako erruleta
Konzientzia fonologikorako erruleta
Konzientzia fonologikorako erruleta
Hona hemen konzientzia fonologikoa lantzeko erruleta duzue.
Galdera sakonak errutinetarako
Galdera sakonak errutinetarako
Hona hemen errutinetan galdera sakonak aurrera eramateko proposamen. B1
Errutinen oinarrizko Kit-a
Errutinen oinarrizko KIT-a.
QR-an sartzen bazarete baliabidera joango zarete jarraian.ย
Arloak errutinetara ekartzen
Dokumentu honetan bildu ditugu hainbat ikastetxeetan Arloak errutinetara ekartzeko hainbat proposamen. Zuek partekatutako idei zein dokumentuekin osatu dugu. Mila esker!
UNIBERTSOARI buruzko ANTZERKIA
Antzerkia gehitu da, LHko Arloen egokitzapenean Unibertsoaren baliabide karpetan. (Txingudi ikastola partekatutakoa)
DBHrako LITERATUR INTEGRALA lantzeko karta jolasa
Arloen egokitzapena atalean, dokumentu hau aurki dezakezue. Literatura modu integralean lantzeko.
Arabieraz hitz egiten duten ikasleekin irakurketa
prozesua
Alfabetizazio atalean, dokumentu hau aurki dezakezue. Ikasle arabierrekin irakurketa prozesua lantzeko.
GAU BELTZA
Gau Beltzaren inguruan bigarren hezkuntzarako proiektu bat partekatu digu Miguel de Unamuno BHI (Gasteiz) ikastetxeko HIPIak.ย
UDAKO ETXEKOLANAK
Ondoren, Oriarte BHtik partekatutako udako etxeko lanen koadernotxoak. Oporretan egongo zarete, baina bestela ere, irailaren hasieran egiteko politak izan daitezke!
Mila esker partekatzeagatik!!!
Baliabideen karpetan ere topa ditzakezue.
AHOZKOTASUNA
ENTZUMENA
IRAKURMENA
IDAZMENA
BIRBIRPASA ERRUTINAK
Mila mila esker!!!
EUSKARALDIA
Esukaraldia hemen dago!ย Eta honekin batera, ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera paregabea!
Lauzaizeta BHIn, adibidez, LAUAIZETALDIA egingo dute, eskolako HIPI eta EUSLE ikasleekin euskarazko komunikazioa sustatzeko.
Ekimen ederra, mila esker partekatzeagatik!
Hemen duzue aurtengo kanta eta dantza, ikasleekin praktikatzeko.
EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIOA
Hona hemen Bidasoaldeko lau ikastetxek EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIORAKO prestatutako proiektua:ย
"EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIOA PILULATAN"
Eguzkitza BHI, Talaia BHI, Tokialai BHI eta Txingudi BHI.ย
EUSKAL MUSIKA
Web orri honetan, Euskal musika lantzeko proposamen bat topatuko duzue.
Eguzkitza BHIko irakasle batek partekatuta, Ane Berasain.
Mila esker, Ane!
Arazo teknikoak
Jaso dugu zuen jakinarazpena dokumentuak jaisteko dituzuen zailtasunei buruz. Lehen, laukitxo bat agertzen zen eta, hura sakatuta, beste leiho batean irekitzen zen dokumentua deskargatzeko aukera. Orain, ordea, leiho hori ez da agertzen.
Dokumentuak deskargatzea posible da oraindik, baina beste modu batean egin behar da. Irudi honetan azaldu dizuegu nola egin behar den. Dokumentu guztiekin prozedura bera errepikatu beharko da.
Barkatu sortutako eragozpenak, eta eskerrik asko zuen pazientziagatik. Ea konpondu ahal dugun.
Buruketak ebazteko pausuak
Metodologia atalean, buruketak ebazteko pausuak izeneko dokumentu bat duzue. Jarraitu beharreko pausuez gain, buruketetan erabiltzen diren zenbait hitz gako ere badituzue. (LH eta DBH)
MUNDUENEA LIBURUETARAKO IRAKURKETA LANTZEKO FITXAK
Munduenea liburuekin loturiko irakurketa lantzeko fitxak dituzue karpeta honetan, Karmelo Etxegarai Azpeitiako ikastolak partekatutakoak.
OPORRETAKO LAN KOADERNOA
Txingudi BHI-k Aste Santurako sortutako lan koadernoa partekatu digu.ย Baliabideak karpeta barruan (Ikastxetxeetako balaibideak) aurki dezakezue.
IRAKURKETA ESTRATEGIAK
Metodologia atalean, irakurketa estrategiekin lorutiko bi euskarri berri sortu ditugu. Bat lehen hezkuntzarako eta beste bat bigarren hezkuntzarako, espero dugu baliagarria izatea.ย
IKASLE ETORRI BERRIAK ERREFERENTZIA GELAN
Oinarrizko dokumentazioan, "Ikasle etorri berriak erreferentzia gelan"ย atala gehitu dugu. Bertan, lehenengo egunetarako sortu genuen gidaz gain, irakasleentzako baliogarria izan daitekeen dokumentu bat txertatu dugu, non alderdi metodologikoak, hizkuntzaren aukeraketaren inguruko orientabideak eta ebaluazioan kontuan hartu beharreko alderdiak agertzen diren. Espero dugu baliogarria izatea!
Erreferentzia gelako irakasleentzako gida:ย
alderdi metodologikoak, hizkuntzaren aukeraketa eta ebaluazioaren inguruan.
Irakasleentzako gida laburra:ย
harrera, lehenengo egunetarako proposamenak, alfabetizazioaren inguruko proposamenak...
METODOLOGIA, atal berria!!!
Atal honetan zuen irakas jardunean baliagarriak izan ahal zaizkizuen teknika, dinamika eta bestelakoak txertatuko ditugu.
Atal berria estreinatzeko zenbait baliabide txertatu ditugu:
Dictogloss, ezagutzen al duzu teknika hau?
Ikasleei irudi bati buruz zerait idazteko eskatzen diegunean, zer? Aldamiatzea.
Hamburger paragraph
Guztiak aurkituko dituzue "Metodologia" atalean.
BALIABIDE BERRIAK !!!
Dakizuen bezala, etengabe ari gara Sitesa elikatzen eta berritzen, beraz, komenigarria da noizean behin begirada bat botatzea.
Hona hemen txertatu ditugun hainbat baliabide:
Proiektu berriztatuen atalean, bi proiektu dituzue: "Bizi garen herria" eta "Aisialdia".
"Arloen egokitzapena" atalera ere gauza dexente igo ditugu, bai LH baita DBHrako ere.
"Familiak" atalean: "Euskararen garrantzia" eskuorria berritu dugu eta euskaraz etaย gaztelaniaz topatu ditzakezue, momentuz. Laster hizkuntza desberdinetan ere izango dugu. Hauetaz gain,ย "Herramientas para las familias" izeneko dokumentua duzue, balaibide interesgarriekin.
"Baliabideak" atalean, ikastetxeek partekaturikoย gauza interesgarriak txertatzen joango gara: "Ikastetxeetako baliabideak". Beste batzuk, proiektuetan txertatuta topatuko dituzue.ย
Mila esker!!!
EUSLE GELAKO KONTRATU DIDAKTIKOA
Oriarteko BHIk egindako kontratu didaktikoa oinarri hartuta, Euslerako egokitu dugu, denon eskura izateko.
Mila esker, Oriarte!
NIREKIN EUSKARAZ EGINGO DUZU?
Hernaniko Langile ikastetxean, erreferentzia geletan Eusle ikasleei euskaraz hitz egiteko kanpaina egiten ari dira. Eusle ikasleek, haiekin euskaraz egiteko eskatzen diete gelako kideei, eta horretarako, gelaz gela joango dira bere nahiak adieraztera.
BINGO MUSIKALA
Langile Ikastetxetik Bingo musikal hau partekatu digute. Spotifyen topatu dezakezue abestien zerrenda, "Eusle Langile bingo musikala" izenarekin.
Mila esker!!!
INAUTERIAK
Laster inauteriak datoz...hona hemen inauteriei buruzko txostena, ikasleekin lan egiteko. Disfrutatu!!!
Pisu handia duenez, deskargatu egin behar duzue, ikusi ahal izateko.
Altza Herri eskolak moldatua eta partekatua
JAIEN LIBURUXKA HIZKUNTZA DESBERDINETAN
Liburuxka honetan, "ONGI ETORRI ESKOLARA" proiektuan parte hartzen duten hainbat eskola eta familia elkarteen artean egindako lana topatuko duzue. Bertan, Donostian ospatzen diren jaien inguruko informazioa aurkituko duzue hizkuntza desberdinetan.ย Testuinguru honetan sortu diren arren, jai asko beste herrialdeetan ere ospatzen dira, beraz, denentzako erabilgarriak izan daitezkeelakoan partekatzen dizuegu.
Gainera, liburuxka honekin, gure ospakizunak berrikustera eta hausnartzera gonbidatzen gaituzte, kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegi batetik: zer sinbolizatzen dute?, nor ordezkatzen dute?, eta zer estereotipo erreproduzitzen dituzte?.
Mila esker ELKARREKIN KOOP. ELK. TXIKIA eta parte hartu duten pertsona guztiei!!!
IRUDI HIZTEGIA
Hemen duzue Itsaso Diego Jauregi IES Miguel de Unamuo, Gasteiz) irakasleak sortu duen materiala, espero dugu baliagarria izatea.
IRAKUR DEZAGUN
Aurreko asteetan banatu genizkizuen liburuak aprobetxatuz, hurrengo fitxatxoak prestatu ditugu ikasleentzako. Irakurri aurretik eta ondoren egiteko jarduerak dira. Baliagarriak izatea espero dugu!ย ย
EUSKARAREN EGUNA IRITSI DA!
"NIRE BIDAIA"ย proiektua berriztatua!!!
"Nire bidaia" proiektua berritu dugu eta "Proiektuak berriztatuta" atalean txertatu dugu!ย Euskarri erakargarriagoak eta dimentsio desberdinetan trebatzeko materialak txertatu eta sortu ditugu. Zuek gurekin partekatutako zenbait material ere txertatu ditugu.
Proiektu bera A0, A1 eta A2rako moldatu ditugu. Espero dugu zuen eta ikasleen gustokoak izatea!ย
OINARRIZKO HIZTEGIA EUSLE (2.zatia)
Zuen iradokizunak kontuan izanik, 2.zatia txertatu dugu: eguraldia, kokapena, galdegaiak... Ea zer deritzozuen!!!
Hona hemen oinarrizko hiztegiarekin sorturiko materiala. Giltzatako bat bezala inprimatu daiteke, edota koadernoan pegatzeko. Espero dugu erabilgarria izatea!
GAU BELTZA IRITSI DA...
Egileak: Janire Ferrero eta Leire Ortega.
Basauriko Sofia Taramona eskola
Urriaren 31a iritsi da, eta horrekin batera, Gau Beltza!
Hona hemen ikastetxe batetik partekatu diguten ipuina.
Gozatu asteburu luzeaz!!!
BIOGRAFIA UNITATE BERRIA
Beste proiektu bat txertatu dugu "proiektuak berriztatuta" atalean. Hau autobiografia proiektuaren osagarria izan daiteke. Arloekin ere erraz lotu daitekeen proiektua da: zientzialari, pertsonai historikoak eta abarren biografiak landuz. Espero dugu gustokoa izatea!
WEBGUNE INTERESGARRIAK
Atal berri bat jarri dugu gure sitesean. Bertan, webgune interesgarri desberdinak topa ditzakezue.ย Denon artean joango gara osatzen!
HIPI BERRIEN FORMAZIOA 24-25 (HIPIak EUSLE BIDEAN)
Dakizuen bezala, gure helburuetako bat da HIPI irakasleak ere Euslerako bidean jartzea. HIPI berrien formazioan parte hartu duzuenok, "Ikasle etorri berriak" sitesean topatuko dituzue erabilitako aurkezpenak. Mila esker zuen partehatzeagatik!!!
EUSLE IRAKASLEEN KRONOGRAMA
Oinarrizko dokumentazioa atalean, ikasturtean zehar kontuan izateko kronograma txertatu dugu, hainbat aldaketekin. Bertan, orientazio gisa, hilabete bakoitzean egin behar diren eginbeharrak topa ditzakezue. ย
SITESarekin ARAZOAK
SITESarekin izaten ari zareten hainbat arazoen berri izan dugu. Hauek konpontzen ari garen arren, bitartean aritzeko aholku batzuk eman nahi dizkizuegu.
SITESa faboritoetan gorde eta hau erabiltzeko baimena duzuen Google kontua irekita izan (gmail).
Beste Gmail konturen bat aldi berean irekita baduzue, arazoa eman dezake.
Dokumenturen bat irekitzerakoan baimena eskatuko balu, zuen irakasle.eus helbidea idatzi. Modu honetan, dokumentua ikusten utziko dizue. Hau ekiditzeko, zuen irakasle.eus kontua ere aldi berean irekita izatea gomendatzen dizuegu.
Hainbat aurkezpen edo dokumentuen ondoan, bertan dauden baliabideen karpeta atxikitzen ari gara. Edozein arazo izanez gero, karpetan bilatzeko nahi duzuen baliabide hori.
Barkatu eragozpenak eta animo ikasturte berri honekin!!!
EUSLE TALDEA
Hezkuntza emozionalaren inguruko gida
Hezkuntza emozionalaren inguruko gida bat txertatu dugu errutinak karpetan. Pandemian sorturiko gida bat da eta baliabide eta ideia asko ematen ditu emozioen inguruan (emozioak, enpatia, lotura emozionalak...). Web orrian ere baliabide asko daude.
Sarrera Unitatea (Eusle lagunak ezagutzen)
Autorretratu kubista
Nire autobiografia
Aldaketa ugari egin dira, euskarri erakargarriagoak txertatu dira, dimentsio desberdinetan trebatzeko materialak txertatu eta sortu ditugu. Zuek gurekin partekatutako zenbait material ere txertatu ditugu.
Proiektu bera A0, A1 eta A2rako moldatu ditugu. Espero dugu zuen eta ikasleen gustokoak izatea!ย
"Errutinak Eusle gelan" dokumentua osatu dugu proposamen berriekin eta zuek proposatutako ideiekin. Eusle atalean topatu dezakezue, errutinak atalean.
Gune honek bi Creative Commons lizentziak ditu.
Eduki batzuk partekatu, kopiatu, moldatu, nahasi eta eraldatu daitezke, beti ere lizentzia honen baldintzetan banatuz gero eta materialaren erabilera komertzialik egin gabe. Eta beste eduki batzuk ezin izango dira eraldatu.ย Edukiren batek egile-eskubideak urratzen dituela uste baduzu, bidali mezua bnlehenhezkuntza1@berritzeguneak.eus helbidera, eta lehenbailehen konpontzen saiatuko gara.