Etxealdiak, koronabirusaren pandemiak eta bizi (izan) dugun egoerak erakutsi digute IKTek aukera handiak eskaintzen dizkigutela elkarrekin konektatuta egoteko eta eskolako egitekoak bideratzeko.
Atal honetan, hizkuntza indartzeko irakasleek jarduerak sortzeko zein hizkuntza lantzeko erabil ditzaketen zenbait aplikazio digital jaso ditugu.
EducatTIC kanalak irakasleei zuzendutako bideotutorialak biltzen ditu. Euskaraz dago eta ikasle etorri berriekin erabili ditzakegun IKT baliabide askotarikoak eta tutorialak topatuko ditugu.
Hauek dira HIPI irakasleak erabiltzen ari diren baliabide batzuk:
Genially. Plataforma erakargarri eta erabilterraza. Aproposa da erronka bidez lan egiteko.
Live Work Sheets. PDF dokumentuak interaktiboak bihurtzeko tresna da. Autozuzenketa aukera ere eskaintzen du. Euskarazko materialak biltzen ditu.
Edpuzzle. Google SUITEko baliabidea, bideoak sortu eta bertan galderak txertatzeko pentsatua.
Beste IKT baliabide batzuk, ezagunagoak: Canva, Padlet, Quizlet, Jamboard, …
Ahozkotasuna lantzeko, esaterako, Quizlet Live-k aukera ematen du joko-jolasak egiteko.
Canva aplikazioak, berriz, edukiak oso modu grafikoan aurkezteko aukera ematen du. Irakurriaren ulermena lantzeko eta arloetako edukiak garatzeko oso baliabide aproposa izan daiteke.
Padlet. Hormirudiak sortzeko eta bertan testu idatziak, irudiak, bideoak…txertatzeko aukera dute ikasleek, banaka zein taldeka lan egiteko. Euskara ez ezik, gainontzeko arloak ere lantzeko tresna egokia.