Ikasle etorri berriek behar duten tresna nagusia hizkuntza da: sentitzen dutena, behar dutena adierazteko, galdetzeko, jolasteko... gainerakoekin interakzioan aritu eta eskola bizitzan integratzeko, hau da, harremanetarako hizkuntza.

Eskolako jakintza-arloetan aurrera egiteko behar duten hizkuntza, hizkuntza akademikoa, ordea, desberdina da. Harremanetarako hizkuntzaren gainean eraikiko da, baina ez lehenago.