Eskola Txikien Proiektuak

Hizkuntza komunikazioaren mintegia

Mamia

Irakurtzea, idaztea, entzutea, hitz egitea ... dimentsio ezberdinetatik jorratu daiteke Hizkuntza Komunikazioa. Guztiei heltzen saiatuko gara neurri batean, baina, bakoitzaren xehetasunak aletzeko ahalegina ere oso garrantzitsua izango da. Praktika teoriarekin uztartzeko eta esaten dugunetik egiten dugun horretarako ibilbide osoa egiteko: praktikak eta proposamenak xehetasunez aztertu, haurren moduak kontuan izan...

Lan saioetan egiten dena eskoletako klaustro osoekin egitea proposatuko da, ondorengo lan saioan hortik abiatzeko datorren gogoeta berria.

Elena Laiz Sasiain izango da mintegia gidatuko duen laguna.

Irakurketa. Zenbait estrategiaren bizipena eta lanketa.

1go saioa: urriak 16.

Saioaren nondik norakoak


Lan saioan irakurketari buruz aritu gara, bereziki irakurtzeko estrategien inguruan, baina, irakurtzeko estrategien lanketa aprobetxatu ahal izan dugu beste zenbait errealitateri erreparatzeko ere.

Artikuluaren irakurketaz hasi gara. Garrantzitsua dela azpimarratu du Elenak guk geuk irakurtzea, “maisu maistrok irakurri egin behar dugu”; liburuak eta artikuluak analisirako mami bihurtu behar ditugu. Horregatik, besteak beste, aprobetxatu dugu saio honetan irakurgai hau, irakurketaren inguruko irakurketa bat eginez irakurtzeari buruzko gogoeta egiteko, eta bide batez, irakurketarako estrategia ezberdinak erabiltzeko. Saioan, beraz, hori guztia aprobetxatuz, irakurketarako estrategia ezberdinak bizitzeko aukera izan dugu.

Horretarako, aurkezpen nagusien ostean, 3ko taldetan banatu gara, edo Elenak banatu gaitu. Eta ondoren, hirukote bakoitzari irakurgaiaren zatitxo bat eman eta zeregin bat jarri dio. Talde lanerako tartea hartu dugu, beraz.

Talde lana amaitutzat emandakoan, egin dugunaren inguruko bilketa bat egin nahi izan du Elenak, eta erabilitako estrategia honen aspektu inportanteenak azpimarratuz jarraitu du, kontuan izanda, aspektu hauek irakurketaren estrategia guztietan gogoetatzekoak direla:

  • Taldekatze modua: binaka, hirunaka, talde txikian, talde handian

Bakoitzaren alde onak azpimarratzen ahalegindu da Elena. Zer lortu daitekeen taldekatze modu anitzei esker ere azpimarratu du.

  • Eginkizuna: Zein? Nork? Zertarako?

Egin behar dena zer den, nork egin behar duen eta zertarako beti jakin behar dute haurrek, eta gure ardura izango da horretaz jabetu direla, edota gutxienez, eurek badakitela ziurtatzea. Ziurtatu ezin duguna da guk nahi genuen bezala ulertu duten edo ez. Kontua da, euren sentipena ulertu dutela izan behar duela, eta gure ardura hori bermatzea izan behar du, besteak beste.

  • Norberaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu du.

Horretarako barne motibazioa behar da, eta hori norberak dakar, edo ez baldin bada horrela, ekintzak edo giroak sortu dezake, beraz, horretaz arduratzea ere oso inportantea da.

  • Konpartitzearen indarra.

Irakurketak eta zeregina konpartitzeak izan ditzakeen indarrak eta abantailei errepaso bat eman diegu.

Tarte honetan beste hainbat estrategia agertu dira: sakontzeko irakurtzea, guk geuk ulertu dugunari beste norbaitek hitza jartzea, irakurri gabe etorri direnei laguntzea, ziurtasuna lortzea taldearen indarrari esker, desadostasunekin aberastea …

Honela, beraz, saioaren azken tartera ailegatu gara, eta Elenak eskatu duena talde handiarekin partekatzen hasi gara. Segituan ikusi da taldez talde egin diren laburpen eta azalpenak oso desberdinak direla batetik bestera, baina, inportantea den errealitate bat agertu da: guztiak dira balekoak. Bakoitzak, izan ere, berak dakienetik irakurri du, bere ezagutzaren gainean eraiki du testu honen irakurketa, eta ondorioz, konklusio propioak atera ditu. Umeekin ere horixe gertatzen da, eta horrelaxe aprobetxatu behar dugu, aberasteko, sakontzeko.

Saioarekin amaitzeko irakurgaiaren zati interesgarri batekin hasi gara: Para sumarse al Club de la “Literidad” . Zer interpretazio eman diogun ikertzen hasi gara, baina, azkenean, etxerako lan moduan utzi dugu. Ondoko etxerako lanak jarri ditu Elenak hurrengo saiorako:

1- El Club de Literidad

  • Berriro irakurri Para sumarse al Club de la “Literidad” atala.
  • “Club de la Literidad” zer den zehazteko definizio idatzi bat ekarri.

Eta amaitzeko, o puntu lodi bakoitzaren aldamenean, hau da, onura bakoitzaren aldamenean zerbait idatzi.

2- Lehenengo saioak eman diguna:

  • Saioak zertarako balio izan digun idatzita ekarri behar dugu:
    • Ea ondo etorri zaigun.
    • Eta zertarako balio izan digun.

Irakurketa. Estrategiak.

2. saioa: azaroak 13

Saioaren hasiera aurrekoaren errepaso moduko batekin hasi nahi izan du Elenak. Horretarako, egin genuen horren gogoetaren ondorio gisa, elkarrekin partekatzen aritu gara bi galdera hauen inguruan ekarri ditugun azalpenak:

    • Saioan egindakoak ea ondo etorri ote zaigun.
    • Eta, saioan egin genuen horrek zertarako balio izan digun.

Bikotetan jarri eta bata besteari kontatzen aritu gara izan ditugun bizipenak.

Behin hori amaitutakoan, berriro ere estrategia zehatz baten proban jarri gaitu Elenak, laburtzen, hain zuzen ere. Talde txikietan egindako bilketaren laburpenak egiteko eskatu digue ta ondoko bizipenak eta sentimenduak bildu ahal izan ditugu:

    • Egindakoa baliagarria izan da orokorrean, eta konkretuki ondokoak bizitzeko eta sentitzeko baliagarria izan zaigu:
      • Ikasleen rolean jartzeko aukerak asko lagundu digu.
      • Taldekatze mota ezberdinen aukera aztertzea oso interesgarria egin zaigu.
      • Irakasleen motibazioa lortzeko oso ondo etorri zaigu, saioan egindako guztia oso praktikoa izan zelako.
      • Ideia desberdinak lortzeko balio izan digu lan saioan egindakoak.
      • Umearen sentimenduak bizitzen lagundu digu estrategia horiek egiteak.
      • Taldeak daukan indarraz jabetzeko aukera ere izan dugu.
      • Giro ona, lanerako giroa sortzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu.
      • Lankide ezezagunekin konpartitzeko aukeraren garrantzia azpìmarratu nahi izan dugu.
      • Esperientzia horiek bizitzeak akordatzen ere laguntzen digula aipatu dugu.
      • Eskatzen ditugun jarrera eta portaera asko guk geuk askotan ez ditugula errespetatzen eta jokatzen ikusten ere lagundu digu.
      • Sentimendu, urduritasun, kezka ... ugari azaldu dira planteatzen ditugun lan dinamika askoren aurrean gu geu jartzean.
      • ...

Garbi ikusi da, beraz, balorazio emankorra izan dela. Aurreko saioan egindakoa oso baliagarria izan zen guztiontzat eta horrelako ekintzak egitea, teoria eta praktika aldi berean uztartuz, interesgarria dela saioen dinamikari eusteko.


Club de literidad atalarekin lanketa


Behin aurreko saioaren inguruko gogoeta bilduma jasotakoan, jarritako bigarren zereginari heldu diogu lan saioan. Ondokoa zen egin behar genuena:

    • Berriro irakurri Para sumarse al Club de la “Literidad” atala.
    • “Club de la Literidad” zer den zehazteko definizio idatzi bat ekarri.

Eta, hortxe hasi dugu lanerako estrategia berria. Elenak bikoteka jartzeko eskatu ditu, eta bi definizioetatik berri bat sortzeko eskatu digu, gurea baino pixka bat hobea iruditzen zaiguna.

Ondoren, bikoteak binaka elkartzeko eskatu digu Elenak, hau da, launaka. Zeregina, kasu honetan, aurretik egin dugunari lotua, binaka osatu dugun definizio berritik, beste hirugarren bat osatzea, aurretik esan bezala, binaka osatu dugun hori baino pixka bat hobea izateko baldintzarekin.

Eta horretan aritu gara, batzuk nahiko erraz egin dute, eta beste batzuk izerdi asko atera behar izan dute.

Prozesua zer nolakoa izan den ikusi ahal izateko ondoko irudiak jaso ditugu, talde batean definizioak, banakakotik launakakora, izan duen prozesua biltzeko:

Banaka etxean egina

Banaka etxean egina

Banaka etxean egina

Banaka etxean egina

Binaka egina

Binaka egina

Taldean osatutako definizio guztiak.

Hauek izan dira, berriz, taldean lortu ditugun definizio guztiak:

-Es una experiencia vital referida a la lecto-escritura, formada por personas de diferentes edades y en diferentes etapas de aprendizaje, en el que comparten, se ayudan y aprenden juntos los unos de los otros sintiéndose integrados y respetados en el día a día.

-Hizkuntza idatzia ezagutzen eta konpartitzen dutenen elkartea da. Ez du kostu ekonomikorik ezta ere arau zehatzik.

Beraien arteko hartu emanaren bidez, irakurketa eta idazketa prozesuak aurrera egita eta besteei hobetzen laguntzea du helburu.

-Hizkuntza idatziaren bidez komunikatzeko gaitasuna dutenen taldea da. Interesan asetzeko, konpartitzeko, eta epaitu gabe elkarri laguntzeko erabiliko dena.

-Ikasleen interesetatik abiatzen den eta irakurmena bultzatzen duen talde bat da. Modu natural eta esanguratsu batean edonork har dezate parte, bakoitzaren erritmoa eta garapena errespetatuz.

-Hizkuntza idatziaren erabiltzaile taldea non irakurketa-idazketa prozesuan egoera ezberdinean egon arren guztiak berdinak diren eta prozesu bakoitzaren interes eta gaitasunetatik abiatuz, besteen ongizatea bilatuz eta guztien garapen eta ikasketen konfiantza izanez.

-Hizkuntza idatzia erabiltzen duen lagun taldea da, non dakienak ez dakienari laguntzen dion irakurketa idazketarako trebetasunak lortzeko helbururarekin, kide guztiak partaide sentituz eta beraien ongizatea bermatuz.

-Hizkuntza idatziaren erabiltzaileak eta erabitzen ikasi nahi dutenen taldea da.

-Es un grupo, donde los miembros consienten el uso del lenguaje escrito y hay un interés común por leer escribir.

-Hizkuntza idatzia duten pertsonen taldea, non, haurrari idatzitako mundua eskuragarri jarriko dion. Mundu honen "sekretuak" partukatuaz, berak bere kabuz mundu zabal hau barneratzen duen bitartean. Modu honetara berak "sekretuak" gainerako kideei helaraziko dizkielarik.

-Kontesu esanguratsu eta ez formal batean, norbere interesak kontuan izanik, elkarri lagundu hizkuntza idatzia erabiltzen duen pertsona taldea da.

-Irakurle eta idazle sentitzea ...


Clubaren onurak

Hurrengo saiakera clubaren onuren atala izan da. Etxetik ekarri behar ziren pentsatuta puntu bakoitzaren inguruko adierazpen batzuk. Ondokoak bildu ditugu:

    • 1go puntutik ondokoak azpimarratu ditugu: hizkuntza idatziaren erabilera ezberdinak, aukerak, zentzuaren garrantzia ...
    • 2. puntutik ondokoak: konfiantza, ez etiketatzea, onarpena, akatsetatik ikastea, eredu izatea, pesiorik ez ...
    • 3. puntutik ondokoak: enpatia, laguntza, askatasuna, eredu izatea, autoerregulazioa, laguntzea, interesak ...
    • 4. puntutik ondokoak: errespetua, zentzua, ulermena, hipotesien garrantzia, aniztasuna ...
    • 5. puntutik ondokoak: partaide izatea, naturaltasuna, identifikazioa, askatasuna, segurtasuna, irakurle eta idazle, protagonista ...
    • 6. puntutik ondokoak: kontrol formalik ez, andamiajea, konparakletarik ez, etiketatik ez ...

Aipagarria izan da testu zati batetik, zenbat irakurketa desberdin atera daitezkeen. Honekin amaituz, Elenak berriro irakurtzera gonbidatu gaitu, atal osoa, edo zati hau, nahi dugun moduan, eta honez gero gu geu ere berdinak ez garenez, gauza desberdinez ohartuko garela ikustera gonbidatu gaitu.


Ayuda Versus interferencia

Saioan aurrera egin dugu, eta hurrengo estrategia probatzeko liburu berdinaren beste ataltxo bat banatu digu Elenak. Zeregina ahots goran irakurtzea izan da, eta horrelaxe egin du Elenak, Txandaka txandaka gutako batzui ahots goran irakurtzea tokatu zaie, eta horrek sortzen dituen zailtasunetako batzuk bizitzeko aukera izan dugu. Ondorio garbi bat atera dugu:

    • Egin duguna ez da irakurketa izan, ez baitu inork adierazi ezer atera duenik aurrean izan dugun testutik erabilitako estrategi honekin.

Gogoetarako gai bezala utzi nahi izan du Elenak egindako, hurrengo saioan tratatuko baitugu, besteak beste, ahots gorako irakurketaren gaia.


Mafalda eta irakurketa eta idazketarako estrategiak

Saioaren amaieran irakurketarekin eta lotutako estrategiekin lanean jarri gaitu Elenak. Mafaldaren hainbat biñetarekin osatutako bilduma bana izan dugu eskutan eta Elenak egiteko argi bat jarri digu:

    • Zein estrategia agertzen dira irakurketa eta idazketa erabiltzeari lotuta?

Tartetxo bat izan dugu, baina saio amaiera gainean genuenez, lehenengo biñetarekin ondorioztatutako estrategiak bildu ditugu. :


Albokoa izan da biñeta eta behekoak aipatu diren hainbat estrategia:

    • Gogoratzeko idaztea.
    • Beste norbaiti grafikatzeko eskatzea.
    • Diktatzea
    • ...

Hauek bildu, eta beste guztiak etxerako lan moduan utzi ditugu, hurrengo saioan helduko diogulako gai horri.

Hurrengo saiorako lanak.

Hurrengo saioa abenduaren 11n izango da eta ordurako bi zeregin izango ditugu:

Irakurketa. Estrategiak.

3. saioa: abenduak 11

3. lan saioa ere irakurketari lotutako estrategien ingurukoa izango dela aipatu du Elenak. Horretarako, etxean pentsatutako ekartzeko eskaturiko dokumentua aztertzeari ekin diogu lehendabizi. Mafaldaren biñetak dira, eta biñeta horietan irakurketari loturik agertzen diren estrategia ezberdinak zeintzuk izan daitezkeen pentsatzeko eta idatzeko eskatu zigun Elena. Talde handian, irakurritako biltzeko helburuz, eskolan erabilgarria izan daitekeen estrategia bat egin du Elenak, bera gidari izanik, jendeak bildu duena taldearekin elkartrukatzea, hain zuzen ere. Osatu egin dugu informazioa, aberastu, indartu gure ustea ... estrategia oso interesgarria izan daitekeela ikusi dugu beste behin ere.

1go biñetarekin hasi gara:

1. Aipatu diren estrategiak:

  • Idazkariaren estrategia.
  • Adituaren laguntzaz idaztea.
  • Diktatzea.
  • Hizkuntza idatziaren berezko funtzioetako bat: gogoratzea.
  • Interakzioa.
  • Talde lana ere agertzen da.

2. Aipatu diren estrategiak:

  • Esanahiaren bila joatea.
  • Zentzua bilatzea
  • Kopiaketa, diktaketa.
  • Ahoz gorako irakurketa.
  • Iritzien trukaketa
  • Loturak egitea, informazio testualetik haratago
  • Testu esanguratsuak erabili beharra azpimarratu behar da biñeta honetan, izan ere, testuingururik gabeko testuetan, zaila da esangura aurkitzea.

3. Aipatu diren estrategiak:

  • Ez konbentzionalki irakurtzea.
  • Koderik gabeko irakurketa.
  • Imitazioa, dramatizazioa.
  • Informazio bisualaren erabilera.
  • Imaginazioaren eta bere pentsamenduaren erabilera.
  • Testu generoa eta hizkuntza idatziaz dakiena aprobetxatzea.
  • Gozatzeko irakurtzea.
  • Norbere erara irakurtzea, laguntzarik gabe.
  • Esanahia bilatzeko desioa.
  • Esanguratsa bihurtzea.

4. Aipatu diren estrategiak:

  • Hiztegian begiratzea, gainbegiratzea.
  • Esanahiaren bila joatea.
  • Informazioa beste egoeretara etamatea.
  • Ezagutzari esker loturak egitea.
  • Ikasteko erabiltzea irakurketa.
  • Ikasten gozatzea.
  • Kontsultatzea, iturri bibliografikoetara jotzea.

5. Aipatu diren estrategiak:

  • Beste batek irakurkztea.
  • Interpretatzea.
  • Bere bizipenak, bere ezagutzak ... irakurketan jartzea.
  • Argumentuen bila joatea.
  • Hipotesiak egiaztatzea.
  • Esanahia bilatzea.
  • Ahoz gorako irakurketa eta entzuketa aktiboa.
  • Ulertzea eta ulermen hori kontrastatzea.

6. Aipatu diren estrategiak:

  • Iturri bibliografikoetara jotzea.
  • Adituengana jotzea.
  • Zentzuaren bila joatea.
  • Buruz ikastea.
  • Eroarena egitea.
  • Funtzionalitatea bilatzea.

Biñeta hau aprobetxatu dugu galderez, galdera onez, ez jakintasunaz eta orojakitun izatearen inguruko gogoetak egiteko.

7. Aipatu diren estrategiak:

  • Buruz ikasteko eskaera.
  • Iturri bibliografikoetara jotzea.
  • Non aurkituko duen jakitea.
  • Erantzun ezberdinak onartzea (irakasleok).
  • Denbora uztea.

8. Aipatu diren estrategiak:

  • Iturri bibliografikoetara jotzea.
  • Hipotesiak erabiltzea.
  • Kontestuaren bidez interpretatzea.
  • Interesa izatea.
  • Estzuketa aktiboa.
  • Norberaren interpretazioa egitea.

9. Aipatu diren estrategiak:

  • Helduak informazio iturri moduan erabiltzea.
  • Dakiguna azaltzeko moduak bilatzea.
  • Denbora ematea.
  • Ikasteko irakurtzea.
  • Adituaren rola mantentzea.
  • Arazoei aurre egitea.
  • Jakinmina eta umeen interesak aprobetxatzea.

10. Aipatu diren estrategiak:

  • Iturrietara jotzea.
  • Testuak kontsultatzea.
  • Inferentziak egitea.
  • norbere izaerarekin egitea egiten duena, eta hori onartzea.
  • Norberaren interesak.

11. Aipatu diren estrategiak (egin behar ez dineen biñeta):

  • Aurreiritzien garrantzia.
  • Zuzenketak egitea.
  • Diktatzea (irakasleak diktatzea).
  • Talde lana aprobetxatzea.
  • Norberaren erara egin araztea, nahiz eta jakin kaltegarria izan daitekeela.

12. Aipatu diren estrategiak (etxerako lanei buruz):

  • Kopiatzeko agintzea.
  • Denek berdina egiteko eskatzea.
  • Hutsuneak betetzea ... horien moduko ariketak.
  • Etxerako lanen gai, noski:

Gogoeta desberdin ugari partekatzeko aukera izan dugu Quinoren biñetei esker. Eskolari buruzko ikuspegi zorrotzari esker, egiten ditugunen atzean egon daitezkeenak ikusten laguntzen digute holako autoreek.

Aurrera egin dugu eta bigarren zereginari heldu diogu. "Luces y sombras de la lectura en voz alta" testua irakurrita etortzeko eskatu zigun Elenak. Daniel Cassanyrena da artikulu hau. Autore honek, hizkuntza idatziaren erabileren inguruko testu eta liburu batzuk baditu, interesgarriak hainbat. Beraz, kontuan izan beharreko autore bat da ezbairik gabe.

Eta, besterik gabe, taldetxotan bildu eta lanean jarri gaitu Elenak. Ondorengoak izan dira erabiliko dugun estrategiarako eman dizkigun jarraibideak:

  • Seikotetan jartzeko eskatu digu.
  • Taldetxoan irakaslearen rola beteko duen kidea aukeratzeko eskatu digu.
  • Egingo dugunak ondoko izena izan dezakeela proposasu du Elenak: testu bat irakurri eta informazio atera.
  • Prozedura hauxe proposatu digu:
    • Hasteko, landuko dugun zatia adostu.
    • Ondoren,noberak testu zati hori isilean irakurri (guztiok zatu bera.
    • Amaitzean, Irakasleak zati hori ahots goran irakurri eta ikasleak isilean saiatu berarekin batera joaten.
    • Jarraian, bakoitzak ulertu duena azaldu.
    • Uneoro, interpretazui desberdinak arrazoitu eta testura bueltatu egiaztatzeko (non aurkitu duzu? zergatik ulertu duzu hori? zer esan nahi du horrek? nola konturatu zara? ... bezalako galderak erabiliz) .
    • Aurrekoarekin amaitzean, adostutako informazioa norberak bere modura idatziz jaso borradorean.
    • Jarraian, idatzitakoa besteoi irakurri.
    • Beharrezkoa den kasuetan, komentarioak egin, argitu, aldatu.
    • Segitzeko, hurrengo zatiarekin prozesu berbera egin.


Horretan aritu gara, beraz, 10 minutuz edo, eta ondoren, amaiera emateko "Begi niniaren poemak" liburutik, Juan Kruz Igerabideren haikuan biltzen dituen liburutik ateratako haikuekin jolas moduko bat egin dugu. Saioa, eta hiruhilekoa, modu atseginean bukatu ahal izan dugu.

Saioaren amaitzeko, ondoko etxerako lanak agindu dizkigu Elenak urtarrileko saiorako:

Irakurketa. Estrategiak.

4. saioa: urtarrilak 22.

4. saioa aurreko mintegitik utzitako etxerako lanetatik abiatu dugu. Abenduko saioan Daniel Cassanyren artikulua sakondu gabe utzi genuenez, etzean egiteko utzi genuen ahots gorako irakurketaren argi itzalen gogoeta. Egin beharrekoa autoreak aipatzen dituenak hautatzea zen, nolabait esateko, bakoitzari garrantzitsuenak iruditzen zitzaizkionak sailkatzea argietan eta itzaletan. Horretarako Elenak dokumentu bat eman zigun. Gaurko saioa, beraz, etxean egindako lana talde txikitan partekatuz hasi dugu. Ondoren talde handian bildu ditugu:

Taldez talde bildu dituzten argi itzalak eta hauen arrazoiak partekatuz joan gara:

Lehenengo argiekin hasi gara:

    • Testu baten aurrean aurre lanketa bat egitea.
    • Ikasleen gaitasun eta interesei egokitutako testuak eskaintzea.
      • Aukeraketaren arrazoiak: eurek, txikiak zirenean, horrelakorik izan ez zutelako.
    • Ikasleen intereseko tesuak izatea.
    • Ahots gorako irakurketa egiten denean zentzuzkoa izatea irakurketa horren funtzioa.
      • Aukeraketaren arrazoiak: bildutakoak denen gustukoak izan direlako.
    • Helduak eredu izatea, haurrek ikusten dutena hobeto ikasten dutelako.
    • Rol desberdina landu ikasleekin.
      • ...

Eta bilketa eta partekatzea egin dugu taldez talde. Arrazoi desberdinak entzun dira aukeraketari lotuta, aukeraketa berdinentzako motibo desberdinak, hain zuzen ere. Eta horri esker, oso interesgarria izan da ahots gorako irakurketak dituen "argien" partekatzea. Gainera, Elenak, bere ekarpenekin aberastu ditu zenbait azalpen, besteak beste atxikimendu ona sortzeari loturikoa. Honi lotuta "Irakurri" liburuko pasarte bat irakurri digu, Anjel Lertxundik idatzia.


Pasarte interesgarri horren ostean, ahots gorako irakurketak dituen "itzalak", alde ilunak, aztertzen aritu gara "argiekin" jarraitutako lan dinamika berarekin:

    • Ahots gorako irakurketa zigor modura erabiltzea.
    • Prestatu gabeko irakurketak eskatzea.
    • Besteen aurrean irakurri araztea, zuzenketak eginez.
    • Ahots gorako irakurketa ulermena ez duela ziurtatzen kontuan hartzea.
    • ...

Eta horrela, bilketa aberats bat egin dugu berriro ere. Tarteetan gomendioak egiteko aprobetxatu du Elenak. Besteak beste, ondokoak jaso ditut:

    • Irakurketaren zuzenketak egiteko gomendio batzuk eskaini dizkigu.
    • Momentu zail eta kritikoetan bakarrik ez uztearen aldeko jarrera bultzatu nahi izan du.


Elenak egindako bilketa

_Luces y sombras (Elenaren gidoia beteta).pdf

Amaitutakoan, zentzuaren bila joatearen garrantzia eta testu zentzudunak izatearen garrantzia azpimarratzeko bizpahiru testu berezi irakurri ditugu, kasu honetan ahots gorako irakurketan:

Gaiari loturiko gogoetak partekatu ostean, aurrera egin dugu.

Irakurketaren estrategien inguruko lanketa egin dugu talde handian. Ondokoak jaso ditugu:

Irakurketa ESTRATEGIAK
ESTRATEGIAK. Adibideak irakurketa

Oraingoz, irakurketarekin amaitu dugula azaldu digu Elenak. Hurrengo saiotik aurrera idazketarekin hasiko garela aipatu du, baina, kontuan izateko etengabe itzuliko garela irakurketara eta azaldutako proposamen hauetara.

Hurrengo saiorako lanak.

Hurrengo saioa otsailaren 19an izango da eta ordurako testu bat ondo irakurtzeko eta analizatzeko eskatu digu Elenak:

Idazketa. Estrategiak.

5. saioa: otsailak 19.

Gaurko saioaren hasieran irakurzaletasunaren inguruan hainbat gogoeta eginez hastea proposatu du Elenak. Abenduan bidalitako galdetegian baziren hainbat proposamen horren ingurukoak, hau da, nola sustatu irakurzaletasuna? nola lortu gure eskoletan gogoz irakurtzea? Ba, saioaren hasieran Elenak ondoko lana proposatu digu:

Berak hainbat argazki eta bideo erakutsiko dizkigu eta guk, aztertzen ditugun bitartean, horien barnean ikusten duguna idatziz jaso behar dugu, ondoren, partekatu ahal izateko. Ondoko irudiak ikusi ditugu eta jendeak esandakoetatik ondokoak bildu ditut:

    • Emakume bat liburu batek besarkatzen duen irudi bat.
        • Atxikimendu ona, goxotasuna, irakaslea irakurzale izatearen garrantzia, testuak harrapatu behar zaituela kontuan hartzea ...
    • Adin ezberdinetako haurrak liburuak irakurtzen, edo gainbegiratzen.
        • Harremanak, gogoa transmititzea, erosotasuna, lasaitasuna, askea, interesa piztu, klubaren partaide sentitzea, koloretako mundu batean sartzea, liburu anitzak izatea, berdinen artean aritzea, handiak txikiekin aritzea ...
    • Neska bat liburu bat irakurtzen, mahai baten gainean eserita.
        • Lasaitasuna, liburu eta espazio ezberdinak, intimitatea, denbora, askatasuna, txikoak, edozein lekutan ...
    • Tertulia bat, haurrek irakurri eta hautatu dituzten zati ezberdinak aurkezten dituzten egoera bat.
        • Partehartzea, poza, konfiantza, aukerak, zatitxo bat, gustuko irakurketak, deskubrimentuak, partekatzea, entzuna sentitzea ...
    • 2 neska elkarrekin irakurtzen, kasu honetan, zaharrenak gazteenari.
        • Ezberdinen arteko irakurketa, intentzioa, interesa, laguntza, lankidetza ...
    • Koadrilatxo bat, eskolan izango den irakurketa eskaintzak aukeratzen.
        • Funtzionalitatea, aukera, autonomia ...
    • Mutiko bat ahots goran irakurtzen du zatitxo bat.
        • Errespetua, ahots gorako irakurketa, talde txikia, ondo prestatua, irakurketa animatzea ...
    • Taldean irakurtzen ari diren irudi bat.
        • Jakinmina, deskubrimentua, interes komunak...
    • Liburuteguaren ikuspegi orokorra erakusten duen bideo bat.
        • Aukerak irakurtzeko, espazio aproposak, irakurtzeko modu ezberdinak, irakasleek ere irakuzrtzea ...
    • Ume koadrila bat irakurtzen.
        • Buru belarri liburuan sartuta, banaka zein taldeka, aske, liburuak ibili hartu, edozein motatako liburuak ...
    • "Mi papa me ama" eta "mama mima a popi" jartzen duen irudi bat.
        • Irakurtzekorik ez, desmotibagarria, zentzugabea, kontestugabea, testu pobrea ...
    • Handi bat eta txiki bat irakurtzen, handia eredu da txikiarentzat.
        • Imitazioa, adinik ez, hegoak ez moztu, mugarik ez ...
    • Ikasleak irakurtzen ageri diren egoera bat.
        • Denbora ematea irakurtzeko, taldean partekatu, interesen arabera elkartzea ...

Beraz, egindako bilketarekin irakurzaletasuna sustatzeko inplikazio ugari lortu ditugu. Honekin eta aurreko saioetan irakurketari buruz landu den guztiarekin, irakurketari eta irakurzaletasuna sustatzeari buruzko atala itxitzat eman du Elenak, eta saioarekin aurrera egin du.

Ondoren, beraz, etxerako bidalitako lanaren inguruko komentario ezberdinak bilduz hasi gara. Testu konplexua izan da saio honetarako Elenak eskatu duena, eta halaxe adierazi da mintegiko partehartzaileen artean ere. Horri lotuta, Elenak gai hauek ezagutu beharra defendatu du, eta argudiatu ere bai, ikasleei euren testuen sorkuntzan laguntzeko modu onenetakoa dela pentsatzen baitu, ezin baitira testuak sakontasunez eta asko hobetu gai hauek ez baditugu ezagutzen. Beraz, testuak zer diren, nola osatzen diren, zein ezaugarri dituzten ... ezagutzeari berebiziko garrantzia eman dio, aurrerago sakonduko dugun borradoreen lanketan aritzeko, ikasleei laguntzeko testu ekoizpenean.

Gainera, azpimarratu nahi izan digu, ekoizpenetik haratako, testuen interpretazioarekin laguntzeko ere oso gai inportanteak agertzen direla testu honen mamian. Ikasleek izaten dituzten zailtasunetako asko, testu honetan agertzen diren ezagutzen faltari atxikiak direla azaldu digu kasu askotan, eta guk gai hau sakontasunez eta ondo ezagutzen badugu, errazago eta hobeto lagunduko diegula esplikatu digu, testuen barneko zein kanpoko erlazioak nola egituratzen eta erabiltzen diren ezagutzea biziki garrantzitsua delako irakurketaren eta idazketaren garapenean aurrera urrats inportanteak egin ahal izateko.

Amaitzeko, psikogenesia ezagutu behar dugun neurrian gai hau ere ezagutu behar dugula adierazi digu Elenak, izan ere, kodearen arauez jabetzen ari diren bitartean laguntzeko estrategiak garatzea ez baita aski haurrei testu ekoizpen onak egiten laguntzeko, alfabetikora iristen direnean, eta horretan jario eta erraztasun nahikoa lortzen dutenean, ezagutza hauen baitatik ateratzen diren estrategiak erabiliz lagundu behar diegu euren testu ekoizpenak hobetzen, eta euren testu interpretazioa zorrozten.

Gaiaren garrantziaz jabetzeko, Elenak testu ekoizpenean jarduten direnean ditugun hobetzeko estrategiez galdetu digu, eta gutxi asko gehiago, hauek bildu ditugu:

    • Puntuazioa,
    • Ortografia,
    • Esaldien egokitasuna alde gramatikalari dagokionez
    • ...

Beraz, datozen saioetan gai honetan sakonduko dugula azaldu digu Elenak eta taldean egiteko zeregin bat proposatu digu:

    • Irakurritakoaren eskema egitea izango da zeregina, eta hirunaka egin beharko dugu

Tarte bat izan dugu hori egiteko.

Konplexua izan da, noski, baina, Elenak bere asmoen berri eman digu ekintza hau proposatzearekin:

    • Hasteko, adierazi du, eskema bat sortzea ez dela izan bere helburua, nahiz eta horretan jarri gaituen.
    • Bere helburua testuaren interpretazioan sakontzea izan da, ulertu dugun horretaz gogoeta egitea.
    • Horretarako jarri digun zereginak, behin eta berriro, testura itzultzea eskatu digunez, pentsamendua berregituratzea eta horri buruzko gogoeta, ekintza interesgarria izan da, gainera, taldean egiteak, kasu honetan lagundu du.

Mintegiko kideek, berriz, ondoko komentarioak egin dituzten egindako lanketaren ondotik:

    • Eskema bat hirunaka egitea ezkongaitza da, izan ere, bakoitzak bere eskema propioetan antolatzen ditu ezagutzak.
    • Taldean egiteak, zenbait kasutan, lagundu egiten du, elkartrukeari esker segurtasuna lortzen delako.

Behin gai horien inguruko gogoetak partekatutakoan, Elenaren iritziz eskema objektiboa badu testuak bera, eta hori aurkezten ahalegindu da:

LINGÜÏSTICA TEXTUAL

TEXTO:

  • Reglas combinatorias
  • Intención comunicativa
  • Estructura genérica
  • Cohesión interna

CONTEXTO

  • Socio-histórico
  • Cultural
  • De situación
    • Identidad, comportamiento, intencionalidad...
    • Parámetros espacio-temporales
    • Lugar social

COTEXTO

REFERENCIA

CORREFERENCIA

  • Relaciones exofóricas
    • Recursos:
      • Pronombres, adverbios, verbos ...
    • Usos:
      • Deícticos: de persona, de lugar, de tiempo
  • Relaciones endofóricas
    • Anáforas
    • Catáforas

COHERENCIA y COHESIÓN

  • Recursos
    • Pronombres, adverbios, preposiciones
  • Estrategias
    • Sustitución lexical (sinónimos, hperóminos, hipónimos)
    • Nominalización
    • Pronominalización
    • Elipsis
    • Definitivización
    • Uso de conectores
      • Conjunciones y frases conjuntivas coordinantes
      • Subordinantes
      • Preposiciones
      • Pronombres
      • Adverbios y frases adverbiales
      • Adjetivos numerales cardinales y ordinales
      • Construcciones endocéntricas o exocéntricas.
  • Progresión temática
  • Superestructura
  • Macroestructura
  • Espacialización

Eskema hau ikusteak garbi erakutsi digu testuaren mamiaren garrantzia eta sakontasun maila. Elenak konkrezio maila zehatzago bat jarri du saioaren amaieran, beraren ustez asko eta ondo sakondu beharko genituzkeen atalak zeintzuk diren definitu du. Ondokoak esan ditu:

  • Relaciones exofóricas
    • Recursos:
      • Pronombres, adverbios, verbos ...
    • Usos:
      • Deícticos: de persona, de lugar, de tiempo
  • Relaciones endofóricas
    • Anáforas
    • Catáforas

Hurrengo saioan horiekin gehiago sakonduko dugula azaldu du eta beste zeregin batean jarri gaitu. Elenak talde desberdinetan jarri gaitu, eta ondoko eskaera egin digu, berak esandako esaldiak (testuko adibideak dira jasu honetan) euskaratzeko esaktu digu. Hori eginez, gertatzen dena aztertzeko estrategia moduan erabiliko dugula azaldu digu. Baina, horrekin hasi bezain pronto, saioa amaitzeko ordua ailegatu da, beraz, hurrengorako utzi dugu.

Hurrengo saioan gai honekin sakontzen jarraituko dugula esan du Elenak, eta horretaz sakontzeko beste testu bat bidaltzekotan geratu gara.

Idazketa. Estrategiak.

6. saioa: martxoak 18.