Eskola Txikien Proiektuak

Gipuzkoako Eskola Txikiak

26 Eskola Txikiren arteko kooperazioa eta interakzioa dira Gipuzkoako Eskola Txikien lan taldearen muina. Bakoitzak errealitate propioa izanik ere, bat egiten gaituzten ezaugarrien inguruko hausnarketak egin eta gelarako edota irakasle taldearentzako proposamenak egiten ahalegintzen gara. Ezaugarri horiek adin aniztasuna, txikitasuna eta landa eremua kokatuta egotea dira. Gai nagusi horietatik sortzen dira, edo oinarri horien baitan planteatzen ditugu bederen, eskolen egunerokorako gaiak: irakurketa eta idazketari loturiko gaiak, matematikaren ikuspegi metodologikoa, elkarbizitzari loturiko gaiak, irakasleen prestakuntza, ebaluazioa ...

2019-2020 ikasturterako ondoko 3 lan egitasmoak izango ditugu:

Zuzendarien mintegiak

Irakasleen formazioa

Ebaluazio taldea