Eskola Txikien Proiektuak

Gipuzkoako Eskola Txikietan formazioa

Gipuzkoako Eskola txikietan dabiltzan maisu maistrentzat formazio saio ezberdinak antolatuko dira ikasturtean zehar. Saio hauek bi lan estilo nagusi izango dituzte:

    • Saio zehatzak

Gai zehatz baten inguruko formazio saioak izango dira, aurrez adostutako egun eta orduan. Irakasleen parte hartzea, berriz, beharren eta interesen baitan erabakiko da.

    • Ikasturte osoko mintegiak

Ikasturte osoan gai zehatz baten inguruan lanketa eta formazioa egiteko bidea izango da. Kasu honetan, maiztasun zehatz bat jarrita, ikasturtean zehar hainbat bilera elkarlotu egingo dira. Hori dela eta, bertan parte hartuko dutenak aurrez erabakiko dira eta ikasturte osorako konpromisoa hartuko dute.

Saio zehatzak

Oraingoz, ondoko beharrak erantzuteko saioak antolatuko dira:

    • Gipuzkoako Eskola Txikietan berriak diren maisu maistrentzako formazio saioa.
      • Saio bat: irailaren 5a, Lasarte Oriako Berritzegunean, 11:00-14:00.
      • Emalea: Mikel Goñi.


    • Irakurketaren genesiaren eta prozesu horretan laguntzeko estrategien inguruko formazio saioa.
      • Saio 1: irailaren 30a, 17:00-19:30, Lasarte Oriako Berritzegunean
      • Emalea: Elena Laiz.
      • Izena emateko esteka.

Aurrerago estilo honetako saioak behar badira, Zuzendarien mintegian aztertuko da gaia eta antolatuko dira.

Ikasturte osoko mintegiak

Oraingoz, ondoko mintegiak sortuko dira: