ZIENTZIA GELAN

"Ikertzen ikasi eta ulertzeko ikertu..."

20-21 ikasturteko lan egitasmoa

Ikastetxeko zientzia-praktikak nagusiki hiru une garrantzitsu kontuan hartzea eskatzen du:

  • hasierako aurre ezagutzak azaleratzea eta galdera egokiak egitea

  • behaketa egitea eta azalpenak ematea

  • modelo berriak eraikitzea

Irakaslearen esku-hartzea garrantzitsua da zientzia ikerketaren prozesuan. Hori dela eta, fase bakoitzean hainbat aspektu kontuan hartzea beharrekoa da, eta horretarako "kontrol galderak" garbi izatea komeni da.

ZIENTZIA GELAN mintegian, unitate didaktiko bat sortzean, irakasleak kontuan eduki beharreko aspektu horiek azpimarratuko ditugu. Lehen saioa urriaren 15ean izango da, 09:15ean, online.

Jarraian azaltzen diren gai hauek dira ikasturte honetarako aurreikusita dauden gaiak. Egoeraren arabera, lehen saioan, mintegian parte hartuko duten partaideekin batera adostuko da lan egitasmoa, erritmoak, beharrak, baliabideak eta abar.


  • Konpetentzia zientifikoan sakontzea (VIC-eko adituekin hasitako lanaren jarraipena)

    • Curriculumeko zientzia edukiak zehaztu eta lantaldean aritu: partekatzen eta osatzen joan.

    • Galdera onak identifikatu eta gaiekin lotu.

  • Zientzia informazio iturriak aztertu:

    • Testu zientifikoak, albisteak, dibulgazio zientifikoa… (Elhuyar fundazioarekin batera, Ana Galarraga)

    • Online baliabideak, jarduerak, esperimentuak…

  • Komunikazio zientifikoaren ezaugarriak: Hezkuntza komunitaterako komunikazio ekintzak.

  • STEAM bokazioak eta genero ikuspegia.

  • Kasu praktikoak. STEAM izaerako proiektuak eta gaiei zuzenean lotutako ikerketa diseinuak.

  • Zientzia haur hezkuntzan (Konfirmatzeko).


zientzia_gelan.png

Nola eraikitzen dira ezagutza zientifikoak? Nola lantzen dugu zientzia eskolan? Zein da ikasle eta irakaslearen rola zientzien ikas-irakaskuntzan? Ikastetxeetan hausnarketarako egiten diren galdera bakar batzuk besterik ez dira, baina erantzuna behar dutenak.

Horren guztiaren inguruko lanketarako ZIENTZIA GELAN izeneko prestakuntza saioak izango ditugu. Bertako helburu nagusia izango da zientzien ikas-irakaskuntza prozesuetan sakontzea ikerketan eta ereduetan (modelizazioan) oinarrituz.

Beraz, hasierako galderei erantzuna emateko espazioa sortuko dugu, eta, marko teorikoa erreferentzia hartutzat, gelako planifikazio didaktikorako baliagarriak izango diren estrategia eta erremintak aztertuko dira (jarduerak, ebaluazioa, ikasle eta irakasleen rola, eta abar.)