Ingurugela

Iraunkortasunerako Hezkuntza Lasarteko Berritzegunea

Askotan ikastetxeko egunerokotasunari kanpo erakundeetatik proposatutako ekintzak gehitu behar dizkiogu. Agenda 30 adibide bat da. Baina benetan gehigarri bat al da?


Josean Kijerak egindako aurkezpenean natura eta gizarte zientziei dagozkien edukiak ikastetxeko programazioetan txertatu eta integratzeko gakoak eman zizkigun. Izan ere, garapen iraunkorreko helburuak garatzeko garaian, ezin al dugu curriculumeko edukiez baliatu?


Gakoa programazioen egituraketan dago. Funtsezko alderdiak aukeratu, eta helburu bera duten ekintza guztiak uztartu, bikoizketarik egin gabe, eta testuingururik gabeko lanketak egin gabe.