Martxoaren 24a eta 26a

1. SARRERA

Etxean ikasten. Zenbait baliabide :


2. IKABIL elkartrukeak

Nolega deialdi bateratua. 2020-2021 IKASTURTEAN IKASTETXEEN ARTEKO TRUKEA EGITEKO INTERESA AGERTU DUTEN IKASTETXEEN ZERRENDA


*Deialdi honetan parte hartzeko aukera izango dute... Ulibarri programan dauden ikastetxe publikoek.
* Itunpekoen kasuan:Onuradunak. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Horiez gain, deialdi honetan parte hartzeko aukera izango dute maila horietan aritu ez arren, Ulibarri programan dauden ikastetxeek.

3. DEIALDIA*: ELEANIZTASUNERANTZ A MODALITATEA

Deialdien etena iragarri du Hezkuntza Sailak.

Ikastetxeentzako formazio eta baliabide eskaintza :


*Deialdi honetako zuzkiduren onuradun izan daitezke Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatez kanpoko edozein irakaskuntza-maila edo mota emateko baimena dutenak, salbu eta heziketa-zikloetako irakaskuntzak bakarrik ematen dituztenak.

4. IRALE

Aterako den deialdiaren nondik-norakoak. Hitzarmena lotu gabe oraindik.

Zirriborroak:

IRALE DEIALDIAREN NOBEDADEAK.pptx

6. ULIBARRI JARRAIPENA 20/21

Oraindik ez dugu datarik. Informazioa bidaliko da zerbait dakigunean. Iaz martxoaren bukaeran zabaldu zen epea baina etenaldi egoera honek eragina du honetan ere eta epea atzeratuko dela aurreikusten da.

Tutorialak: Herri ikastetxeak / Itunpeko ikastetxeak

ULIBARRI MEMORIA

Ekaina aldera aurkeztu behar izaten da. Etenaldi egoeran gaudenez, baliteke ordurako oraindik egoera berdintsuan jarraitzea. Hala ere, lana aurreratzen joan gaitezke, orain arte egindako jarduerak baloratuz eta memoriaren atal batzuk osatuz.

NOLEGA

Koronabirusaren larrialdi-egoera baino lehen ...

Laguntza-deialdi honek 2019-2020 ikasturtean burutuko diren egitasmoak baino ez ditu kontuan hartuko. Deialdi honen bitartez diruz lagundutako egitasmoak justifikatzeko azken eguna 2020ko ekainaren 15a izango da; hori dela-eta, egitasmo horiek data hori baino lehen eskaini, eman, aurkeztu edota gauzatuko dira.

Baina egoera honetan …

Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko terminoak eta epeak eteten dira. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu honen edo, hala badagokio, haren luzapenen indarraldia bukatzen den unean.

Berez, Nolegarena momentu honetan etenda dagoen prozedura da besteak bezalaxe, eta aurrera eraman ezin izan diren ekintzak edo horren eraginez, justifikatzeko gastuak ez izateak sortuko dituen egin beharrekoen berri aurrerago jasoko ditugu, alerta egoera hau bukatzean.

7. BESTELAKOAK

  • Kike Amonarrizen saio monografikoa bertan behera. Egoeraren arabera maiatzean saiatuko gara saioa berriz antolatzen.
  • Praktika onen bila EHB2020. Dokumentua.
  • EGB Oinarri, jolas eta teknika hezitzaileak. LIBURUA. Eima katalogoa - Liburuaren bertsio digitala.