Azaroaren 12a

SARRERA

2. IKASTURTEKO PLANA

    • Itunpeko Ikastetxeak: azaroaren 15a baino lehen igo behar dute, HEMEN.


3. NOLEGA DEIALDIKO EBAZPENA



4. ALEA ALDIZKARIAREKIN LANKIDETZA

5. Euskararen Nazioarteko Eguna 2019 Zinea euskaraz

Florida Zinemetan zenbait film ikusteko aukera, abenduaren 2tik 6rako astean.

6. EUSKARAREN GINKANA

Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da Euskararen Ginkana, hizkuntzarekiko jakin-mina eta irrika pizten duena. DBH3. ,4. eta Batxilergoko ikasleei dago zuzendua ginkana. Inork berehalako interesik balu idatzi itxasop@topagunea.eus helbidera.

Lehiaketak bi fase ditu:

1. Fasea: INTERNET BIDEZKO FROGAK. 4-6 aste iraungo ditu fase honek. Webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute taldeek erantzunak bidaltzeko.

2. Fasea: FINALA. Internet bidezko probetan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak pasako dira fi­nal presentzialera. Bertan erabakiko da nor den talde irabazlea!

7. EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskaraz, 1 + 1 ... hamaika!

    • Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzua

Urtero bezala, abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta aurten, programazio berezia izango da Gasteizen, ez soilik egunean bertan, baita aurreko asteetan ere. Izan ere, egun bateko ospakizuna izatetik Euskararen Astea izatera pasatu baitzen lehenik, eta orain, berriz, denbora-tarte are handiagoa hartzera.

Abenduaren 3ra bitartean, urteko azken hiruhileko jarduerak barnebilduko dituen leloa Euskaraz 1+1... Hamaika! izango da eta #Euskaraz11 traola erabiliko da sareetan. Halaber, hamaika ekintza antolatu dituzte.

MINTZODROMOA

Azaroaren 28an izango da; goizeko 10etan hasi eta 11:30etarako bukatuko da.

Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua.

Ohi bezala, 4 gai proposatuko dira: 1) Smart city edo hiru adimendua, 2) mugikortasunaren hiria,3) kirolaren hiria eta 4) #LehenHitzaEUS hiria. Gaiak bideoen bitartez azaldu/ kokatuko dira eta ondoren, gidoi bat emango zaie taldeka eztabaidatzeko.

Izena emateko esteka, HEMEN


MUSIKA TOPAKETAK

Eguna: 2019/11/26

Ordua: 10:00etatik 13:30era.

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.

Gasteizko hainbat ikastetxetako ikasleentzat. Euskal kulturara hurbiltzea asmoa, topaketa hauen gazteek 2 euskal musika talde edo musikari ezagutzeko aukera izago dute.

Interesa duenak:

musikatopaketakgasteiz@gmail.com

Euskatzaleen Topagunea


8. SAIO MONOGRAFIKOEN INGURUKO PLANGINTZA

8.1. HH /LH / BH : EUSKAL GIROTZE BARNETEGIA

EUSKAL GIROTZE BARNETEGIAK IKASTAROA AZALPENA - Kopia.pptx

8.2. LANBIDE HEZIKETA