Ba al dago Harrera Planik zuen ikastetxeetan?
Ez dakit.
Nik dakidala ez da erabili
Eskolara iritsi diren ikasleak Gasteizko beste eskola batzuetatik etorri dira eta iraila baino lehen matrikulatu ziren. Familia batzuei harrera egin zitzaien ekainean, eta beste batzuei eskola hasi baino lehen egin zaie, ikasleen dokumentazioa jasotzeko eta familiaren eta eskolaren arteko harremana eraikitzen hasteko.
Umeak eskolara heldu zirenean, bi irakasleek egin zieten harrera eta haien erreferentziazko geletara eraman zituzten aurkezpenaren egunean (2 orduz egon ziren ikasleak gelan).
Prozesu hori eta gero, tutore bakoitza bere ikasle berria edo berriak ezagutzen joan da.
Aurten oraingoz ez dugu ikasle berririk jaso.
Aurten ez da erabili.
Oraindik ez dut aukerarik izan.
Laster datoz lehenengo ikasle berrriak.
Sentsibilizazioa egin da ikaskideen artean eta ekintza ezberdinak egin dira etorri berriak integratzeko.
Lehenik eta behin familiekin bildu eta egoera azaldu (ikastetxe "aukeraketa", ikastetxeam eskaintzen dituen ereduak, euskarako salbuespena...) eta horren ostean ikaslearen 1. egunean klasez klase lagundu, orduro nora joan behar duen jakiteko, besteak beste. Horrez gain, erreferentziazko ikasle bat du ikasle berriak klaseko kontuekin laguntzeko eta harrera atseginagoa izateko.