AHOZKO ULERMENA / ENTZUMENA
1.- Eguneroko behar sinple eta zehatzekin zerikusi duten adierazpenak ulertzea, argi esaten badizkiote, poliki eta behin baino gehiagotan.
2.- Ahozko testu motel eta artikulatua jarraitzea, geldiune luzeak dituena esanahia ulertu ahal izateko.
3.- Galderak eta instrukzioak ulertzea, eta jarraibide labur eta sinpleak jarraitzea.
4.- Zenbakiak, salneurriak eta orduak ulertzea.
5.- Deskribapen labur bat ulertzea, ezagunak diren hitzak eta oinarrizko esamoldeak erabiltzen badira eta keinuz laguntzen bada.
6.- Gertaera labur baten kontaketa ulertzea, ezagunak diren hitzak eta oinarrizko esamoldeak erabiltzen badira eta keinuz laguntzen bada.
AHOZKO ADIERAZPENA / MINTZAMENA
1.- Datu pertsonalak ematea.
2.- Informazioa eskatzea.
3.- Adostasuna/ Ezadostasuna adieraztea.
4.- Erantzun laburrak ematea.
IDATZIZKO ULERMENA / IRAKURMENA
1.- Informazio testu eta deskribapen sinpleen ideia nagusia ulertzea, batez ere testua azaltzen laguntzen duten irudiak baditu.
2.- Instrukzio labur eta sinpleak jarraitzea, batez ere irudiak baditu.
3.- Izen ezagunak eta hitz eta esamolde oso sinpleak ezagutzea, iragarki sinpleetan eta eguneroko egoera arruntetan.
4.- Mezu labur eta sinpleak ulertzea, postal batekoak, adibidez.
IDATZIZKO ADIERAZMENA / IDAZMENA
1.- Lagunei zuzendutako ohar sinpleak idaztea.
2.- Non bizi den deskribatzea.
3.- Datu pertsonalak eskatzen dituzten formularioak betetzea.
4.- Esaldi eta esamolde sinple eta bananduak idaztea.
5.- Postal labur eta sinplea idaztea.
6.- Gutun labur eta oharrak idaztea hiztegiaren laguntzaz.
AHOZKO ULERMENA / ENTZUMENA
1.- Elkartruke sinpleak, ohikoak, era errazean egiteko adina ulertzen du.
2.- Jendeak argi eta poliki hitz egiten badu, gehienetan, entzuten dituen elkarrizketetako gaiak identifika ditzake.
3.- Eskuarki gai ezagunei buruzko ahozko testu argi eta estandarra uler dezake, nahiz eta egoera errealean errepikatzeko eta berformulatzeko eskatu behar izan dezakeen.
4.- Eguneroko bizitzako premia zehatzei irtenbidea emateko adina uler dezake, argi eta poliki hitz egiten bazaio.
5.- Eremu akademikoko azalpen laburra uler dezake, gaia ezaguna bada eta argi eta poliki hitz egiten bada.
6.- Eremu akademikoko argibide sinpleak uler ditzake.
7.- Eguneroko gaiekin zerikusia duten grabatutako pasarte laburren informazioa uler dezake, argiak eta poliki esanak baldin badira.
8.- Telebistako albisteetako gertaera, istripu eta abarrekoen ideia nagusia identifika dezake, iruzkinarekin batera ikusten den materiala dagoenean.
9.- Mezu eta oharren ideia nagusia identifika dezake, hauek labur, argi eta sinpleak direnean.
10.- Ezezagun diren hitz batzuen esanahia inferi dezake testuinguruaren arabera eta esaldiaren esanahia ulertu, gaia ezagutzen badu.
AHOZKO ADIERAZPENA / MINTZAMENA
1.- Eguneroko elkarrizketetan, familia eta lagunarteko gaiei buruzko elkarrizketetan hitz egin dezake.
2.- Denda eta bulegoetako elkarrizketa arruntak, informazio eskaerak eta demandak egin ditzake.
3.- Telefonoz informazioa eska dezake.
4.- Gai akademikoei buruzko galdera sinpleak egin ditzake.
5.- Gai akademikoei buruzko erantzun motzak eman ditzake.
6.- Gertaera sinple eta laburra konta dezake.
7.- Azalpen esplikatibo laburra eman dezake.
8.- Iritzi sinple bat eman dezake.
IDATZIZKO ULERMENA / IRAKURMENA
1.- Hitz arruntenak , nazioarteko hitz arrunt batzuk barne direla, dituzten testu sinple eta laburrak uler ditzake.
2.- Eguneroko hizkuntza arruntean idatzitako testu laburrak uler ditzake.
3.- Bere ikasketekin zerikusia duten azalpenezko edo narraziozko testu labur eta sinpleak uler ditzake.
4.- Iragarki, esku-orri , menu eta ordutegiak bezalako eguneroko testu arruntetan informazio zehatza aurki dezake.
5.- Gutun, esku-orri eta gertaerak deskribatzen dituzten egunkariko artikulu laburrak bezalako testuetan informazio zehatza identifika dezake.
6.- Gutun pertsonal laburrak uler ditzake.
7.- Ohiko gutun estandarrak eta gai ezagunei buruzko faxak uler ditzake.
8.- Kale, jatetxe, tren geltoki eta eskolan maiz egoten diren zeinu eta oharrak uler ditzake.
IDATZIZKO ADIERAZMENA / IDAZMENA
1.- Gertaera eta ekintzei buruzko oinarrizko deskribapen arruntak egin ditzake.
2.- Harreman pertsonaletako gutun oso sinpleak idatz ditzake, esker ona eta barkamena adieraziz.
3.- Oharrak eta testu labur eta sinpleak, eguneroko bizitzako gaiekin zerikusia dutenak, idatz ditzake.
4.- Planak eta proiektuak deskriba ditzake.
5.- Zerbaiti buruz gogoko dudana eta ez dudana azal dezake.
6.- Nire familia, nire bizimodua eta nire ikasketak deskriba ditzake.
7.- Iraganeko ekintza eta esperientzia pertsonalak deskriba ditzake.
8.- Gai akademikoetako galderei erantzun laburrak eman diezazkieke, azalpen eta deskribapen laburrak eginez.