Lea Artibai Mankomunitateak "Bereizi eta Irabazi" kontzientziazio kanpaina ipini du martxan. Gure ikastolara etorri ziren DBH3 eta DBH4ko ikasleekin antzerkien bitartez birziklatze-ohiturak era entretenigarri, pedagogiko eta jostagarri baten lantzera.
Urriaren 24an klima aldaketaren nazioarteko eguna izan zen.
Ikasgeletan, egun honen garrantzia azpimarratu genuen eta gure inguruan gertatzen diren aldaketen inguruan hausnartu genuen.
LH3.mailan euriaren zikloa lantzen aritu direnez, honekin loturiko esperimentua ere egin zuten. Zer eragin du kutsadurak eurian? lurrundutako ura eta gasak kutsatuta kondentsatzen baldin badira, jausiko den ura ere kutsatuta egongo al da?
Nazio Batuen arabera 240 milioi gazte baino gehiago pobrezian bizi dira, egunean euro bat pasatxorekin. Talde txikietan galdera hau erantzuten ahalegindu dira gure ikasleak. Zer gauza behar ditugu bizitzeko? Elikadura beharrak bete ahal izateko, zenbat euro behar dira?