EKINTZAK

BARAZKI PUREA

LH6. mailako ikasleak lan eta lan ari dira ikastolako baratzean. Lan honen emaitzak jasotzen ere hasi dira. Aste honetan porruak atera, garbitu eta ikastolako jantokira eraman dituzte.

Gure sukaldariak beste hainbat barazkirekin batera, barazki pure gozo-gozoa prestatu du. 

ON EGIN!

MARTXOAK 8

LH1eko lagunak Makutei baserrira joan dira izaki bizidunen proiektuarekin lotuta, naturaz inguratu eta emakumeen nazioarteko egunari indarra ematera.

Bertan, Kristinak, baserrian egiten dituen lanak erakutsi dizkie eta bakoitzak bere hazitxoa jarri du poto batean. Hemendik aurrera ikasitakoa aplikatuz, hazia zaintzen jarraitu beharko dute.

GORA EMAKUME BASERRITARRAK! ZUETAZ HARRO!💜

KONPOSTA

LH6 mailako ikaskuntza zerbituza komunitatean ikasgaiko ikasleek konposta zer den aztertu eta berriz ere martxan jarri dute ikastolako konposta. 

Honetarako, informazioa landu ondoren, aurkezpen eta azalpenak prestatu dituzte haur hezkuntzako ikasleentzako.

Honez gain, txandak antolatu dituzte astero ontzi marroietaz arduratzeko.

Lan bikaina talde!

BAKEAREN EGUNA

Bakearen egunean ikasle talde guztiek berain banderak eta alfabetua erakutsi zituzten abestu bitartean. Gure artean eta munduan bakerako pausuak ematen jarraitzeko asmoz, ikasgela bakoitzeko ikasle ordezkariek landaretxo bat jaso zuten. Hemendik aurrera taldeen lana izango da landare horren bizia zaintzea.

TAPOI BILKETA SOLIDARIOA

Lea Artibai Amankomunazgoak martxan jarritako tapoi bilketa solidarioan parte hartu dugu. Urtarril bukaeran kamioia etorri zen gure ikastolan bildutako tapoi guztien bila. Eskerrik asko!!

KANPAINAK MARTXAN JARRAITZEN DU!!

Oraingo honetan, plastikozko tapoiak, pilak eta boligrafoak bilduko ditugu. Kutxak ikastolan jarrita ditugu, beraz, ANIMATU!

ORTUA

LH6 mailako ikaskuntza zerbitzua komunitatean ikasgaiko taldea lanean ari da ikastolako ortuan. 

Lehenbizi beharrak aztertu eta informazioa bildu zuten. Antolatu eta ingurua garbitu zuten. Ondoren, lurra prestatu eta barazkiak landatu.

Ea nola jarraitzen duen esperientzia honek!