EUSKARAREN ASTEA eta

EGUNA 2018

ABENDUAREN 3a, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da.

Eta gure eskolan ez da gutxiagorako izan. Beste gauza batzuen artean, eskolako abestiaren aurkezpena izan du. Zorragarria eta zirraragarria!


Horrez gain, "ahoa bizi belarriak prest" abestia kantatu eta dantzatu dute HH eta LHko ikasle guztiek batera. Herri-kirolak izan ditugu, txikienek hormairudiak margotu dituzte eta beraien aurpegiak ere oso pozik margoti dituzte.

Txistorra apur bat jan ondoren, dantza pixka bat egin eta LH6koek bertsoa botata ostean, DBHkoen txanda izan da. Dantza polit batekin amaiera eman diote gaurko Euskararen eguneko jardunaldiari.

VID-20181203-WA0002.mp4

Hemen dago "ahoa bizi belarriak prest" abestiaren bideoa:

Joan den astean, EUSKARAREN ASTEAri hasiera eman genion eta ikaragarrizko sorpresa izan genuen! MATXIN PIRATA eskolako txikitxoenei bisita egitera etorri zen eta opari bat ekarri zuen guztientzako: marrazki bat astean zehar margotzeko!

Batzuk ikaratuta, baina gehienek alai eta pozik agurtu zuten gure pirata. Hona hemen egin dioten harrera:

Matxin Haurtzaindegian.

Matxin Haur Hezkuntzan.

Astean zehar LHkoek egindako patioko jolasak eta euskal dantzak:

Gure eskolako nagusienek, ipuinak kontatu dizkiete txikitxoenei: